Punto de Vista Bilduma

Moldea, gogoeta bide

Tentativas en torno al cine-ensayo

Editado por: Antonio Weinrichter

Saiakera-zinearen osagarri ezin hobea eta nahitaezkoa izateaz landara, La forma que piensa. Tentativas en torno al cine-ensayo (Moldea, gogoeta bide. Saiakera-zinearen inguruko saioak) liburua Punto de Vista bildumako bigarren lana ere bada. Iazkoan ekin genion bildumari, El cine de los mil años. Una aproximación histórica y estética al cine documental japonés (1945-2005) lanarekin (Mila urteko zinea. Hurbilketa historikoa eta estetikoa Japoniako zinema dokumentalera. 1945-2005).

Bildumako ale berri hau ohiko liburuaz haratago doa, kartografiatu gabeko lurraldearen lehen mapa baita, genero berri eta aldagarriaren, saiakera-zinearen, mugak eta ezaugarriak zehazteko eta ezartzeko lehen saialdia. Zinema molde hori dokumentalaren eta abangoardiako zinemaren puskez eraikia dago, ez du ondoriorik ateratzen, eta gogoeta eragile izaten saiatzen da.

Gainera, genero hau teorikoki lantzeko Espainian egin den lehen lana da. Libururako berariaz idatzitako testuez gain, bestelakoak ere badira, hots, kanpoko eta nahitaezko laguntzaileen ekarriak erakusten dira, lehen aldiz gaztelaniara itzuliak.

Haien guztien laguntzarik gabe, liburuak ez zuen argia ikusiko: Antonio Weinrichter (argitaratze-zuzendaria, Luis Miranda, Doménech Font, Christa Blümlinger, Philip Lopate, Josep María Català, Ángel Quintana, José Luis Castro de Paz, Josetxo Cerdán, Miguel Fernández Labayen, Karl Sierek eta Hans Richter.

Punto de Vista jaialdian pausatu ondoren, behin zikloa bukatuta, liburua hainbat tokitara joanen da ibilkari: Galiziako CGAI erakundera, Valentziako filmotekara eta, azkenik, Sofia Erregina museora.

Nafarroako Gobernuko Argitalpen Fondoak sustatua eta banatua.

Moldea, gogoeta bide

Zerrendara itzuli

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.