es | eu | en
hasiera  |  argitalpenak
PUNTO DE VISTA BILDUMA
ERMANNO OLMI


Seis encuentros y otros instantes

I.S.B.N: 978-84-235-3031-1

Punto de Vista bildumako hirugarren liburua; hitzaren biografia da: Olmi Olmiren gainean, azken berrogeita hamar urtean.

Egileari gaztelaniaz eskaintzen zaion lehenbiziko liburu honek zinemagile italiarrak zinemaz eta bizitzaz egindako gogoetak biltzen ditu; gogoeta horiek guztiak elkarrizketetan, gutunetan eta idazleak berak idatzitako artikuluetan isuriak daude.

Liburuaren egiturak sei topaketa ditu oinarri: zuzendariak bere ibilbideko funtsezko uneetan emandako sei elkarrizketetan, alegia. Azken elkarrizketa, hain zuzen ere, 2007an egin zuen iragarpenarekin bat egin zitzaion: hau da, Centochiodi lanaren bidez, behin betiko fikziozko zinema bazterrean utziko zuela.

"Seigarren elkarrizketa" horrek bukaera ematen dio liburukiari eta hantxe aritu ziren solasean Ermanno Olmi eta Mercedes Álvarez zinemagilea (El cielo gira), 2007ko azaroan.

Liburuak sei elkarrizketa horiek uztartu ditu zinemagilearen beraren beste zati, gutun, artikulu eta oharrekin; azken finean, argitalpen hau Ermanno Olmiren pentsamendu zinematografikoaren bildumarik landuena da.

Nafarroako Gobernuko Argitalpen Fondoak sustatua eta banatua.



zerrendara itzuli

ANTOLATZAILEAK
Gobierno de Navarra NICDO
LAGUNTZAILEAK
Teatro Gayarre Fundación Museo Jorge Oteiza Civican Centro de Arte Contemporáneo de Huarte Acción Cultural Española Radio 3 Euskalerria Irratia Cultura Film Revista Filmada Revista Don Institut Français
Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información