Michael Snow

Michael Snow Toronton jaio zen 1928an. Hainbat arlotan egin du lan: eskultura, pintura, argazkigintza, holografia, instalazioa, liburuen argitalpena, bideoa, zinema, musika… Sari asko jaso ditu Michael Snowk, besteak beste Guggenheim beka bat (1972), Kanadako Ordena (Oficial, 1982; Compañero, 2007) eta Ikus-entzunezkoen Gobernadore Nagusiaren lehen saria, zinemarako (2000). Frantziako Arte eta Letretako Ordenaren Zalduna da 1995az geroztik.

Banakako azken erakusketak hauek dira, besteak beste: Sequences, La Virreina, Bartzelona (2015); Michael Snow Photo-Centric Philadelphiako Arte Museoa (2014); The Legacy of Wavelength New Yorkeko Arte Modernoaren Museoa (2013); Solo Snow UQAMen galeria, Montreal (2013); In The Way Jack Shainman Gallery, New York (2012); Recent Works, Secession, Viena (2012); Objects of Vision, Ontarioko Arte Galeria (2012).

Hainbat jaialditan aurkeztu ditu bere pelikulak: Australia, Brasil, Kanada, Finlandia, Frantzia, Alemania, Korea, Italia, Japón, Herbereak, Turkia, Erresuma Batua eta EB, eta artxibo zinematografiko batzuetako bildumetan sarturik daude: Anthology Film Archives, New York; Royal Belgian Film Archives, Brusela; eta Oesterreichisches Film Museum, Viena.

Zinemagile honen lanak bilduma ugari hornitu ditu, hauek barne: Ontarioko Arte Galeria, Toronto; Arte Ederren Museoa, Montréal; Kanadako Galeria Nazionala, Ottawa; Arte Galeria, Vancouver; Arte Modernoaren Museoa, New York; Arte Museoa, Philadelphia; Albright-Knox Arte Galeria, Buffalo; Georges Pompidou zentroa, Paris; Ludwig Museoa, Kolonia eta Viena; Tate Gallery, Londres; edo Bartzelonako Arte Garaikidearen Museoa.

Sari asko jaso ditu Michael Snowk, besteak beste Guggenheim beka bat (1972), Kanadako Ordena (Oficial, 1982; Compañero, 2007) eta Ikus-entzunezkoen Gobernadore Nagusiaren lehen saria, zinemarako (2000). Frantziako Arte eta Letretako Ordenaren Zalduna da 1995az geroztik. 2004 honoris causa doktore izendatu zuen Paris I Unibertsitateak (Panthéon-Sorbonne). 2011n Gershon Iskowitz Saria jaso zuen.

Filmografian:

A to Z (1956)

New York Eye and Ear Control (1964)

Short Shave (1965)

Wavelength (1967)

Standard Time (1967)

One Second in Montreal (1969)

Dripping Water (with Joyce Wieland, 1969)

<----> (AKA Back and Forth) (1969)

Side Seat Paintings Slides Sound Film (1970)

La Région Centrale (1971)

'Rameau's Nephew' by Diderot (Thanx to Dennis Young) by Wilma Schoen (1974)

Breakfast (Table Top Dolly) (1976)

Presents (1981)

So Is This (1982)

Funnel Piano (1984)

Seated Figures (1988)

See You Later / Au Revoir (1990)

To Lavoisier, Who Died in the Reign of Terror (1991)

Prelude (2000)

The Living Room (2000)

*Corpus Callosum (2002)

Triage (with Carl Brown) (2004) 

SSHTOORRTY (2005)

Reverberlin (2006)

Puccini Conservato (2008)

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.