es | eu | en
hasiera  |  aurreko edizioak  |  2016ko edizioa  |     |  aurkezpen
2016KO EDIZIOA

AURKEZPEN

X Films Proiektuaren seigarren deialdian hiru artista gazte hautatu dira, Espainian, fikzioz kanpoko zinemagintzan gaur egun egiten ari diren lan alternatibo, duin eta apurtzaileena ordezkatzen duten hiru zinemagile.  Carolina Astudillo, Xacio Baño eta Velasco Broca hautatu dira oraingoan beren lana ezagutzera eman, eta entsegu filmatutako proiektu bat aurkez dezaten jaialdian, oinarri geografikotzat Nafarroa hartuta, horixe baita X films: Juan Huarte mezenas eta enpresaburuak antzeko xedearekin sortutako ekoiztetxearen lorratzean, zalantzaren X-a abiapuntutzat hartzen duten abentura filmikoak finantzatu eta babestea.

Horrez gain, jaialdiaren baitan eginen da 2015erako hautatu eta egindako proiektuaren mundu mailako estreinaldia: Carretera de una sola dirección (Norabide bakarreko errepidea), Xiana Gómez-Díaz zinegilearena. Bertan, gizarteak ezkutatutako ibilbide baten berrirakurketa pertsonala egiten du: errepideko prostituzio-etxeak Nafarroan. 

‘Carretera de una sola dirección’ (Xiana Gómez-Díaz). 

X Films Proiektuaren seigarren edizioko hautapen batzordeak honako kideak izanen ditu: Mercedes Álvarez zinemagilea, Marie Pierre Duhamel zine programatzaile eta komisarioa, eta Alfredo Sanzol antzerki zuzendaria. Haiek arduratuko dira zinemagileek proposatutako lanak jaialdian aztertu eta epaitzeaz; artistek beraiek aurkeztuko dituzte jendaurreko emanaldi batean lehenago egindako lanen pasarteak, bai eta, beste emanaldi batean, Nafarroan filmatutako proposamen berri horiek ere.

BULTZAZAILEA
Gobierno de Navarra
ANTOLATZAILEA
NICDO
LAGUNTZAILEAK
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española
BABESLEAK
Ayuntamiento de Pamplona Goethe Institut Centro de Arte Contemporáneo de Huarte Instituto Cervantes Fundación Caja Navarra Universidad de Navarra - Facultad de Comunicación Institut Français
KOLABORATZAILEAK
Filmoteca de Navarra Planetario de Pamplona Teatro Gayarre Hotel Tres Reyes Hotel Maisonave Reyno Gourmet Artazu Bodegas y Viñedos
KOMUNIKABIDE KOLAB.
Radio 3
Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información