es | eu | en
hasiera  |  aurreko edizioak  |  2016ko edizioa  |   kartela  |  ospakizunen garaia
2016KO EDIZIOA

OSPAKIZUNEN GARAIA


 

 

 

 

 

 

 

 

Sor Henriette, Sor Danielle, Sor Catherine, Sor Geneviève… eta horrela hamabi serora arte, ontzi berean ontziratuta. Hamabi moja hontz formako buru-estalkiekin eta elkarrekin opor-egun bat konpartituz. Zehazki, Padirac-eko kobetan ikusten ditugu, Pirinio okzitaniarrean, Lot herrialdearen iparraldean, non, herriak –ac silabaz amaitzen diren. Klausura, lurpeko ganga handia. Klaustroa, lurraren sabelaldea.  Eta, are zehatzago, Euriaren lakuan, hor baitaude, gondolari alaiarekin irteerarantz doazela bisita turistikoa amaitu ondoren. Txunditurik La grande pendeloque ikustean, 60 metroko estalaktita gibelean, kare-harrizko katedral honen harribitxia, milaka urteko alabastroan euriaren eta korronteen eraginez landuta sabaitik zintzilik dagoena. Denboraren lana.   Bien bitartean, zibilez betetako ontzia kobazuloan barna sartzen da, ontzian doa, eta turismoaren argazkia arte bilakatuta uzten du. Denbora dago bertan. Bertan jaia dagoen moduan. Ospakizunetarako garaia. Horregatik aukeratu dugu irudi hau gure urteurrena iragartzeko: hamar urte Punto de Vista-k. Ez zuen inork argazki hau erosi kobazulotik irtetean, edo bai, baina ez zuen inork ondorengotzan gorde eta Parisko azoka txiki galdu batean amaitu zuen eta guk handik berreskuratu dugu. Opari zoriontsua. Inguruko herrietako kondairek diotenez, deabrua sima horren hondoan bizi da. Oraindik orain, kobazuloaren %40a baino ez da esploratu, horregatik oraindik ez dakigu hondoan zer demonio egongo diren. Eta horrela hobe. Misterioz beteriko hamar urte.   Guztia 1889ko uztailaren 9 alaitsu batean hasi zen, Edouard Alfred Martel jaunak kobazuloan lehenengo urratsa eman zuenean: “Sakonera hauetan ez da aurretik gizakirik egon, inork ez daki nora goazen eta zer ikusten dugun. Ez da inoiz gure begien aurrean ezer ederragorik agertu. Aho batez eta bat-batean, galdera berdina egiten dugu: Akaso ametsetan ari ote gara?”. Distantziak gaindituz, guretzako antzeko sentimendu bat izan zen. Guztia 2005eko otsailaren 15 alaitsu batean hasi zen, mundu sakon eta ezezagun batean barneratzen den pertsonaren tentu esploratzaile berarekin jaio zen Punto de Vista. Eta ametsetan jarraitzen dugu.
Eta hori, 2016ko kartela, begirada desbideratzeko, kontakizunetik harantzago dagoen harenganako debozioan kontzentratzeko gonbidapen berri bat da. Hona hemen adibide ezin hobea: ura ukitzen duen eskua. Mojetako bat, seguruenik, Sor Agnès, bere esku biluziarekin kobazuloko ur garbia dastatzera doa. Xehetasun horrengatik izan ez balitz, keinu horrengatik izan ez balitz, ez genukeen argazki hau hautatuko. Gure izpiritu guztia, Jaialdiaren hamar urte hauetako ibilbidea, esku horretan laburtu nahi dugu. Ortodoxia, diziplina ibilbidean, alde batera uzten duen eskua eta, sentsazio berrien bila, uraren laztana kasik bekatu bilakatzen da.
 

BULTZAZAILEA
Gobierno de Navarra
ANTOLATZAILEA
NICDO
LAGUNTZAILEAK
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española
BABESLEAK
Ayuntamiento de Pamplona Goethe Institut Centro de Arte Contemporáneo de Huarte Instituto Cervantes Fundación Caja Navarra Universidad de Navarra - Facultad de Comunicación Institut Français
KOLABORATZAILEAK
Filmoteca de Navarra Planetario de Pamplona Teatro Gayarre Hotel Tres Reyes Hotel Maisonave Reyno Gourmet Artazu Bodegas y Viñedos
KOMUNIKABIDE KOLAB.
Radio 3
Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información