es | eu | en
hasiera  |  aurreko edizioak  |  2017ko edizioa  |   a.o. - eskualde nagusia
A.O. - ESKUALDE NAGUSIA

AURKEZPENA

Lehiaketak, beste behin ere, Baluarte Fundazioaren lankidetza izango du. Horrela, 2017an, jaialdiaren produkzioa Baluarte Fundazioarekin batera gauzatuko da eta haren zuzendaritzaz Nafarroako Gobernuko Kultura Saila arduratuko da. Hirugarren urtez jarraian, egoitza nagusia Baluarte Batzar Jauregia eta Nafarroako Auditorioa izango da, nahiz eta oraingoan programazioa beste lau lekutan ere eskainiko den: Gayarre Antzokia, Niza kafetegia, Plazako (Baluarte) kafetegia eta Civican. Horietan emango da La quinta pared izeneko zikloa.

Gainera, Oskar Alegria zuzendari artistikoaren irteera-edizioa izango da, lau urtez (bat mintegi gisa eta beste hiru, 2017a barne, jaialdi gisa) lehiaketaren programazioaren eta diseinuaren buru izan ondoren. Punto de Vista Jaialdiko hurrengo zuzendari artistikoa Nafarroako Gobernuak laster deituko duen lehiaketara aurkeztutako hautagaitzen artean erabakiko da.

Punto de Vista Jaialdiko antolakuntzak hurrengo edizioari 2016ko balantze ona berriz erdiesteko xedez egiten dio aurre; 2016an, Jaialdiak bere hamargarren urteurrena ospatu zuen, 2015ean urtero egiteko hartutako erabakia sendotuz. Jaialdiak inoiz ez bezalako zifrak erregistratu zituen –8.000 parte-hartzailetik gora– eta eragin mediatiko handia eduki zuen, 500 agerpenetik gora prentsan, irratian, telebistan eta interneten. Urteurreneko urtean lortu zen jaialdia hirian behin betiko finkatzea ere, gizarte-jarduera paralelorekin, horien artean, Katakrak kafetegi-liburutegian, gauero, zuzenean, eskaini ziren kontzertuak eta programak edota, baita, ostatuetan hainbat gonbidatuk aste osoan zehar ostatua konpartitzea eta Iruñeko establezimendu desberdinetan ospatutako festak ere. 

Bere XI. edizioan, Punto de Vista Jaialdiak aurreko edizioetakoen antzeko sailen egiturari eutsiko dio: Sail Ofiziala – Erdialdeko Eskualdea deitua-; Bosgarren horma zikloa; atzera begirakoaren gaia (Hegan), egile bati eskainitako atzera begirakoa; Heterodoksiak atala, gure herrialdeko zinemagile bat erreskatatuz; saio bereziak eta X Films proiektua. Horretaz gain, Jaialdiak bere palmareseko sari tradizionalei eutsiko die: Filmik Onenaren Punto de Vista Sari Nagusia; Zuzendaritza Onenaren Jean Vigo Saria, Film Laburrik Onenaren Saria; Publikoaren Sari Berezia eta Gazteriaren Saria.

1.200 Sail Ofizialean – Erdialdeko Eskualdea deituan

Guztira, 1.290 filmek, 654 film luzek eta 636 film laburrek, eman dute izena Punto de Vista-ren hamaikagarren edizioan, sail ofizialaren baitan, Erdialdeko Eskualdea deituan, parte hartzeko. Zifra horrek agerian uzten du 2015ean, Punto de Vista-k urterokotasuna berreskuratu zuenean, hasitako jaialdiaren nazioarteko aitorpenaren joera gorakorra (iaz, 1.378 film izan ziren eta, 2015ean, berriz, 1.237, adierazi bezala) aurreko etapetako zifrekin alderatuta, non, erregistratutako filmen kopurua 700 ingurukoa zen.

Aurkeztutako filmak 79 herrialdetatik datoz. Parte-hartzerik handiena produkzio-etxe espainiarrena da, 206 lanekin; produkzio-etxe frantsesek (113 film), argentinarrek (72), belgikarrek (60), estatubatuarrek (58), alemaniarrek (57), mexikarrek (56), brasildarrek (36), kolonbiarrek (26) eta kanadarrek (22) jarraitzen diote.

Aurre-hautaketa fase honetara beste hainbat herrialdetako lanak ere iritsi dira, horien artean, Arabiar Emirerri Batu, Filipinak, Haiti, Senegal, Uruguai, Katar, India, Egipto, Australia, Hego Korea, Azerbaijan, Txina, Indonesia, Israel, Tailandia edo Vietnamekoak, hainbat herrialdeen arteko 228 koprodukzioez gain. 

Azkeneko edizioaren ildoari jarraituz, aurten ere, Latinoamerikatik nahiz Afrikatik eta Asiatik datozen lanen parte-hartzea garrantzitsua izan da.

Zifra horietara iristeko, ezinbestekoa da Jaialdiaren nazioarteko ordezkariek egiten duten lana; izan ere, Punto de Vista-ko enbaxadoreek mundu osoko produktoreekin gomendiorik eta kontakturik eduki ezean, film asko ez lirateke Iruñera iritsiko. Aipatu ordezkariak honako hauek dira: Andrea Picard Iparramerikan; Elena Fortes Latinoamerikan; Nourdinne Ben Driss Afrikan eta Asako Fujioka Asian.

Oinarriak ikusi

ANTOLATZAILEAK
Gobierno de Navarra NICDO
LAGUNTZAILEAK
Teatro Gayarre Fundación Museo Jorge Oteiza Civican Centro de Arte Contemporáneo de Huarte Acción Cultural Española Radio 3 Euskalerria Irratia Cultura Film Revista Filmada Revista Don Institut Français
Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información