LUCIANO EMMER

Luciano Emmer zinemagile milandarrak (1918-2009) obra zinematografiko eta telebistako obra emankorraren egilea izan zen: hirurogeita hamar dokumentaletik gora, fikziozko hamaika film luze eta publizitate-iragarki ugari. Atzera begirako horrek Luciano Emmer-en arteari buruzko zinemara hurbilpen bat planteatzen du diptiko gisa: hiru saio racconto-tik entsegura igarotzea azaltzeko; pinturaren dramatizaziotik azken hogei urteko arteari buruzko zinema-entsegurako bere hasierako proposamenera, forma dokumentalak ahotsa lehenengo pertsonan duela aztertzea erabakitzen duenean, bere aurreko zinema esplizituki birpentsatuz eta aipatuz.

Lehenengo saioan, lehenengo garaiko arteari buruzko bere film nagusietako batzuk aztertuko dira, Racconto da un affresco (1940) filmetik La sublime fatica (1966) filmera, bere kontraplano ironikoa, non, jada, turista masiboaren kritika egiten duen. Bigarren saioa, giltzarri gisa, bere dokumental garrantzitsuenetako baten berariazko berridazketari zuzenduta egongo da, hots, Picasso(1954), mende erdi beranduagoko beste film batean, Incontrare Picasso (2000), kontzeptu-irudi batetik abiatuz birmoldatua eta lehenengo pertsonan kontatua. Azkenik, hirugarren saio batek bere azken garaiko hiru entsegu nagusiak bilduko ditu, non, eraldatuta eta konbinazio berrietan berragertuko diren, ispiluaren beste aldetik lehenengo saioko irudi asko.

Bere lehenengo film laburrean Emmer-en esperimentu txikiaren irismenak, bere lagun Enrico Gras eta bere emazte izango zen Tatiana Grauding-ekin batera eginak, berrogeiko eta berrogeita hamarreko hamarkadako zinemarentzako eta kulturarentzako espero ez bezalako garrantzia edukiko du. Auriol, Bazin, Langlois edo Cocteau txundituta utziko ditu. Emmer ereduaren eraginez, gazte frantsesei, horien artean, Alain Resnais-i, dokumentalak enkargatzen hasiko dira, zeinak, agian, Emmer-engatik izan ezean, inoiz ez zela zinemako zuzendari izatera iritsiko baieztatzen duen. Emmer-enganako miresmenaren edota kontrakotasunaren eraginez, arte italiarrari edo belgikarrari buruzko lerro berriak irekitzen dira zineman; produkzioak ugaritzen hasten dira, katalogoak argitaratzen, nazioarte-mailako konferentziak deitzen; eta sugar sortzaile eta kritiko horrek guztiak, laster, arlo zinematografikora hedatu den zerbaitera eramango gaitu: arteari buruzko zinema, berrogeiko hamarkadaren bigarren erdialdean zehar, Europako kulturaren berreraikuntzan, UNESCO-ren tresna erabakigarrietakoan bihurtuko da Bigarren Mundu Gerraren hondamendiaren ondoren.

Zinemaren garai horretan, arteari buruzko film bakoitza oraindik esperimentu bakar zen eta ez errepikatuko zen formula. Luciano Emmer-en ez fikziozko obrak, berrogeigarren hamarkadan André Bazin-en orrialderik onenetarikoak markatu zituenak, egun, berriro ere aldarrikatua izatea merezi du neurri handi batean ezezagunak diren 2000. urteko obra ensaistikotik abiatuz, artearen filmaketaren hurbilpen ensaistikoaren adibiderik onenetariko gisa. Eta, agian, ez da ideia txarra izango, proiektu europarraren fase krepuskular eta mehatxari honetan, balio humanistak eta internazionalistak defendatzen zituen ahaztutako tradizio hori berreskuratzea, bi mundu gerrei bide eman zietenen kontrakoak. Luciano Emmer-en zinema, askea, landua, kritikoa eta ironikoa, eta, era berean, guztiz adimentsua eta intuitiboa, inolako zalantzarik gabe, zabaldu beharreko antidoto bikaina litzateke Trump-en eta Marine Le Pen-en aroan.

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.