Ute Aurand, Renate Sami, Helga Fanderl, Jeannette Muñoz

Ute Aurand, Helga Fanderl, Jeannette Muñoz eta Renate Sami-ren filmek zinemaren eta bizitzaren arteko banaezintasuna azpimarratzen dute. Eurena gaur egungo zinema da; bizi hariz egindako filmak, alaitasun eta iluntasun osoan, bidaietan, adiskidetasunean. Zentzumenen eta zentzumenetarako zinema, nazioarteko jaialdi entzutetsuetan ezaguna izan dena, hala nola Berlinale, Oberhausen, NYFF eta Rotterdam.

Atzera begirako programa honek - eta honekin batera doan argitalpenak - elkarri laguntzea eta elkar aintzat hartzea ditu abiapuntu, horiexek baitira lau zinemagile horien arteko harremanen funtsa. Lau zinemagileekin elkarrizketan antolatu da programa, eta haien arteko trukeak eta elkarrekikotasunak nabarmentzen ditu; badira elkarri eskainitako filmak, noizbehinkako lankidetzak. Zinemagile bakoitzaren lanari begirada txiki bat besterik egin ezin dion arren, adiskidetasunak eta erkidegoak duten garrantzia azpimarratu nahi du. Zinemaren bidez eta norberaren filmekin eta filmen bitartez izandako topaketen bidez sortutako adiskidetasuna.

Ute Aurand (Alemania, 1957) Berlingo zinema esperimentalaren eszenako irudi nagusia izan da 80ko hamarkadaz geroztik, eta gaur egungo 16 mm-ko egunkari eta erretratuen tradizioko zinemagile adierazgarrienetako bat da. Zinemako programatzaile gisa, emakume zinemagileen lana defendatu du, bere filmak bere lankideenekin eta lagunenekin elkarrizketan erakutsiz askotan. Renate Sami-rekin batera, FilmSamstag proiekzio sail mitikoa antolatu zuen Aurand (1997-2007)

Helga Fanderl-ek (Alemania, 1947) Super 8 formatuan egiten ditu filmak, kamera eskuan, eta postprodukzioa erabat saihesten du, aurkezteko unea iritsi arte. Askotan, proiekzio bakoitza muntaia bakar eta errepikaezin bihurtzen da, ikus-entzuleen erditik bere proiekzioak eginez, eta lanean zehar izaten dituen lotura jariakorren berri emanez. 1986az geroztik, mila bat film laburrez osatutako lan gorputza sortu du, proiekzioetarako eta erakusketetarako erabiltzen duena.

Jeannette Muñoz (Txile, 1967) 16 mm-ko filmak egiten dituen artista da, eta batez ere zinema esperimentaleko eta ez-fikzioko testuinguruetan ibiltzen dira. 2017an bere obraren monografia egin zuten Jeannette Muñoz. El paisaje como un mar, Francisco Algarín Navarrok argitaratua (Lumière aldizkaria). Neurri handi batean, bidean dauden bi sailen, Envíos (2005etik) eta Puchuncaví (2014tik), inguruan antolatuta daude haren filmak. Zurichen bizi eta lan egiten du.

Renate Sami (Alemania, 1935) zinemagilea da eta kategorizazio estuei aurre egiten die bere lanak. Aurand-ek idatzi bezala: "1975ean egin zuen lehen filmetik, bereziki film jakin hori egiteko gogo bizitik sortu dira bere lan guzti-guztiak. Film luze edo laburrak izan, 16 mm-tan, Mini DV edo HD-n filmatuak, soinurik gabe edo elkarrizketarik edo musikarik gabe, denek dute ezaugarri Renate Sami-k film bakoitzari forma emateko duen barne askatasun hori".

Programa 2 Aurand, Sami, Fanderl, Muñoz

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.