es | eu | en
hasiera  |  jaialdia  |  zer da punto de vista
ZER DA PUNTO DE VISTA?
JAIALDIAREN IDEIAK
  • Cartel

    Punto de Vista jaialdiarentzat, dokumentala topagunea da.

  • Punto de Vista maila desberdinetan topaketak sortzeko espazioa da, gainditze eta berritze borondatearekin.

  • Punto de Vista jaialdiak proposamen arriskutsuak eta bilaketa-proposamenak egiten dituzten ikus-entzunezko sortzaileei arreta berezia eskaintzen die.

  • Punto de Vistak errealizadoreek filmetako subjektuekin eta ikusleekin duten konpromiso etikoa baloratzen du.

  • Punto de Vista jaialdiaren atal ofizialak errealitatea ezagutzea eta adierazpen independentea ahalbidetzen ditu.

  • Punto de Vista ez-fikziozko zinemaren ospakizuna da.

Gehiago irakurriGehiago irakurri

ATAL OFIZIALA
Sección Oficial
"Mischief Films"

Iruñea munduko zinema dokumentalaren grabitazio-gune bilakatzen da urtean sei egunetan: otsailean, eta, 2017ko ediziotik aurrera, martxoan ere bai. Mundu guztiko produkzioek elkarren artean lehiatzen dute, bakoitzak errealitatea jasotzeko duen ikuspuntu propiotik: Adierazpide independente era sozialki beharrezkoarena, hain zuzen ere. Atal ofizialean, beraz, nazioarteko dokumental ugari aurkezten dira, egun-egungoak gainera.Atal ofiziala ez-fikziozko zinema garaikidearen estilo eta erregistroen sorta zabal bati irekita dago. Egutegiko lehenengo hitzordu zinematografikoetako bat da. Aurreko denboraldiko onena erakusteaz gain, etorkizuneko apustu interesgarrienetako batzuk proposatzen ditu.

Gehiago irakurriGehiago irakurri

ATZERA BEGIRADAK

Otras SeccionesGaurkotasunaz harago, zinemaren oroimena, zeharkako begirada, gogoetaren aldeko apustua. Lehenengo ediziotik, Punto de Vistak ulertu zuen jaialdi guztien erantzukizun nagusietakoa ikusleekin batera lan egitea dela, ikusleei zinemaren inguruko gogoeta eginaraztea eta zinemaren gaineko ezagutza sakontzea. Hori dela eta, jaialdiak, izenei, joerei, herrialdeei eta ildoei espazioak ireki dizkie, horiek astiro aztertzeko.

Gehiago irakurriGehiago irakurri

EKITALDI BEREZIAK

Proyecciones y Eventos EspecialesDokumentalaren kontzeptua proiekzio zinematografikoez harago hedatzea da PdVko atal berezien helburu nagusia. Era berean, urtero gonbidatu batzuen lana ere erakusten da, proiekzioen edo beste proposamen batzuen bitartez.

Gehiago irakurriGehiago irakurri

X FILMS PROIEKTUA

Punto de Vista Nafarroako Zinema Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdiak proiektu bat hasi zuen 2010. urtean, arrakastatsu bihurtzen ari ziren Espainiako dokumentalistei, Nafarroan, proba modura, ikus-entzunezko sorkuntza-lan bat egiteko aukera emateko. X Films Proiektua Punto de Vista jaialdiaren eta Kultura, Kirol eta Gazteria departamentuaren ekimena da eta Juan Huarte enpresaburuak 1963. urtean sortutako X Films Nafarroako produkzio-etxearen izaera berreskuratu zuen. Bere helburua “interes artistiko berezia duten edo balio bereziak adierazten dituzten” filmak ekoiztea zen, eta 80ko hamarkadan desagertu zen arte arriskua zuten ekoizpen-lanetan espezializatu zen. Horrela, zinemarik berritzaileenaren, bizienaren eta esperimentalaren aldeko apustua egin zuen.

Proiektu honek bi helburu ditu: batetik, lan berri bat egiteko aukera ematea zuzendariei; bestetik, lan horiek, urtero, dokumentalaren kutsu berri horiek foru-lurraldera ekartzen duten piezen multzo bat sortuz joatea. Horri esker, Nafarroaren gaineko begirada poliedrikoa sortu da urteetan zehar, baina, horrez gain, X Films Proiektuaren bidez, ez-fikzioaren ikus-entzunezko sorkuntza sustatu da, eta gauza berrien bila dabiltzan dokumentalistentzat ezinbesteko hitzordua ere bihurtu da Punto de Vista jaialdia.

ANTOLATZAILEAK
Gobierno de Navarra NICDO
LAGUNTZAILEAK
Teatro Gayarre Fundación Museo Jorge Oteiza Civican Centro de Arte Contemporáneo de Huarte Acción Cultural Española Radio 3 Euskalerria Irratia Cultura Film Revista Filmada Revista Don Institut Français
Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información