Contadini del mare

Año1955 Iraupena10 min. HelbideaVittorio de Seta

De Seta cinemascope marko zabalaz baliatzen da irudietan atzitzeko "mattanza"-ren erritual zaharra: atungorri sarda oso baten hilketa Siziliako hego-mendebaldeko kostaldean, mendez mende iraun zuen jarduera, gaur egun ia desagertutzat hartzen dena. Pelikula hasten da olatuen erritmoarekin eta "tonnarotti"-en –atun arrantzaleak– koruarekin. Zain daude, jan eta lo egiten dute, eta sareak konpontzen dituzte larru beltzaran eta kresaltsuko gizonek. Harrapakina hurbiltzen ari dela entzuten dutenean, Atlantikotik ur beroetara errutera etorriak, “itsasoko laborariek” lanari ekiten diote. Kantari hasten dira eta atungorriak bideratzen dituzte sareen bitartez cámara de la morte baterantz. Talde lanean, gizonek sareak altxatzen dituzte, arrain handiak arpoiaz jo eta itsasontziratzeko. Odolak ura gorritzen du. De Setak arreta handia jartzen du zeregin tradizional honetan eta lan kolektibo baten xehetasunetan. Arrainek bezala, gizonek ere sarda bat osatzen dute, eta helburu komun batek batutako gorputz masa bat balira bezala filmatzen dituzte. Hilketa amaitzean, tonnarotti-ek txapela kentzen dute hildako arrainen aurrean.

Zerrendara itzuli

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.