"Atlantiques"-en, hautsi egiten da denboraren gezia, eta zimurtu, ametsaren eta fantasiaren bidez. Gazteak eztabaidan ari dira Europara piraguan egin beharreko bidaiaz; iraganean mintzo dira bidaiaz, oraindik Afrikan badaude ere. Non dago zeharkaldia: aurrean ala atzean? Errealitatean ala fantasian? Modernitatearen, aurrerabidearen tenporaltasun lineala desegin egiten da. Tximinia ondoko elkarrizketa ozeano baten soinuek laguntzen dute; hartualdi guztietan –batean izan ezik– enkoadraketatik kanpo dagoen ozeanoa. Itsasoari lotutako ametsekin hasiz eta amaituz, pelikula ilunantz eta palindriko honek bere erdigunea tolesten du, ikusten ez den heriotza baten berri ematen duenean. "Atlantiques"-en abiapuntua da sufrimenduaren zuzeneko irudikapena, eta galdetzen du ea gure kontzientzia etikoa aktibatu dezaketen fikzioak eta blokeoak, faltsua den horren botereek. Ikuskizunetik urrunduz, narrazioaren zeihartasuna baliabide sotil bat da Diopentzat, abian den hondamendi humanitario bati aurre egiteko.