Self-Portrait: Fairy Tale in 47KM

Año2021 Iraupena109 min. Proiekzio formatuaDCP KoloreaKoloretan HizkuntzaTxinera HelbideaMengqi Zhang ArgazkilaritzaMengqi Zhang, Hong Fang, Qixuan Ding MuntaketaMengqi Zhang SoinuaMengqi Zhang Produkzioa Mengqi Zhang

Filmografia: Self-Portrait: Fairy Tale in 47KM (2021), Self-Portrait: Window in 47KM (2019), Zi Hua Xiang: 47 Gong Li Si Fen Ke Si (2018), Self-Portrait: Sphinx in 47KM (2017), Self-Portrait: Dreaming at 47KM (2013), Self Portrait: At 47KM (2012), Self-Portrait With Three Women (2011).

Estreinaldia Espainian 

 

Zer dago autorretratu baten barruan? Mengqi Zhang txinatar dantzari, koreografo eta zinemagileak azkeneko 10 urteetan egin dituen filmek ideia hori daramaten beren izenean. Egin dituen 10 filmetatik 9 aitaren eta aitonaren herrixkan filmatu ditu, “KM 47”, negu oro itzultzen den leku horretan. Zhangek, bere autorretratuetan, besteengan bilatzen ditu dauzkan galdera guztien erantzunak. Autorretratuek Zhangen amaz eta amonaz hitz egiten digute, herriko biztanle zaharrenez, eta 59ko gosete handiaz, heriotzaz, jaiotzaz, umeez eta desioez. Zinemagilearen identitatearen ideia marraztuz doa, memoriaren (geografikoa, historikoa zein familiakoa) eta haren ekintza zehatzen artean, negu oro herrixkara ekartzen duenaren bidez, horrenbeste denboraren ondoren paisaia aldatzen hasi denaren bidez (zinema, dantza, liburutegi publikoa eta gosetean hildakoen omenezko monumentua, besteak beste). Self-portrait: Fairy tale in Km 47 filmean, Mengqik etxe bat eraiki nahi du muino batean, espazio kultural bat dantzatzeko, irakurtzeko, marrazteko eta filmak egiteko. Harekin batera neskato talde bat dator, eta etxea nolakoa izan daitekeen eta bertan zer jarri behar litzatekeen pentsatzeko biltzen dira. Neskatoek jada ezagutzen dituzte zinemaren sekretu asko. Eszenaratzeko eta antzezteko trikimailu propioak dituzte, eta, horiekin, prozesu osoa erregistratzen dute. Batzuk komedianteak dira, beste batzuk gidariak, maistrak eta dantzariak. Denak zinegileak dira. Film honetan, lehen pertsona xarmaz desegiten da pertsonaia guztietan eta etortzeko dagoen memoria historiko batean, neskatoek nahi dutenaren itxura hartuta.



Lucía Salas

Zerrendara itzuli

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.