918 GAU

Año2021 Iraupena66 min. Proiekzio formatuaDCP KoloreaKoloretan HizkuntzaEuskara HelbideaArantza Santesteban ArgazkilaritzaMaddi Barber MuntaketaMariona Solé SoinuaAlazne Amestoy Produkzioa Txintxua Films, Hiruki Filmak, Marian Fernández Pascal, Marina Lameiro

Filmografia: 918 GAU (2021), Lilularen Kontra (2021), Euritan (2017), Gorputz_Grafiak (2015), Passatgeres (2012).

Doclisboa, Torino Film Festival, L'Alternativa, Novos Cinemas. 

 

Arantza Santestebanek grabagailu batean erregistratu du bere ahotsa. Oroitzapenak kontatzen ditu. Lehenengoa: legez kanpo utzitako euskal alderdi politiko independentista bateko kide izateagatik atxilotu zuten eguna, ETAren eta alderdi politiko batzuen artean elkarrizketak irekita zeuden une batean gatazkari amaiera emateko asmoz. 2007ko urriaren 4an izan zen. 918 gau eman zituen kartzelan. Bi urte eta erdi baino gehiago. Xehetasunez beteta daude Santestebanek kontatzen dituen oroitzapenak: moketa baten bilbea, izerdia, barre egiteko, barre algara egiteko gogoa. Halako moldez egina dago kontakizuna, non, ikusle gisa, esperientzia hartan lehen pertsonan zaudelako sentsazioa baituzu. Zinemagilearen eszenak, bere ahotsa grabatuz eta bere oroimenaren zatiak kontatuz, hainbat dokumenturekin konbinatzen dira: agindu judiziala, argazkiak, gutunak. Dokumentuak eskaneatu egin dira, haiek ere prozesu batetik pasa beharko balute bezala orainera etortzeko eta gogoratzeko. Santestebanen ahotsak berak laguntzen die artxiboko material horiei, baina bigarren ahots bat dela esan genezake. Lehenengoa ez bezalakoa. Grabagailuan erregistratu dena ez bezalakoa. Bigarren ahots horrek beharrezko distantzia ezartzen du. Azkenik, fikziozko eszenak: bi emakume sexua izaten, neska bat diskoteka batean tekno dantzatzen oso argi txikiarekin, beste neska bat basoan paseatzen, eskuetan pausatzen zaizkion txoriei deika. Nor dira emakume horiek? Santestebanen oroitzapenak al dira horiek ere? Izan zituen beste bizitza batzuk ote? Nortasun guztiak, bakar batean konbinatzen direnak? Jokoan jartzen diren gailu zinematografikoek film zatikatu bat osatzen dute, non zuzendariak inoiz egin ez den zerbait lortzen duen: lehen pertsonan izandako esperientziatik heltzen dio euskal gatazkaren gaiari, konplexutasunetik eta zalantzatik azaldua. Eta, azkenean, isiltasuna dator.

Zerrendara itzuli

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.