To Pick a Flower

Año2021 Iraupena16 min. Proiekzio formatuaDCP KoloreaKoloretan eta zuri-beltzean HizkuntzaIngelesa HelbideaShireen Seno MuntaketaShireen Seno SoinuaShireen Seno Produkzioa Shireen Seno, John Torres

Filmografia: To Pick a Flower (2021), Nervous Translation (2018), Big Boy (2012).

Open City Documentary Festival, New York Film Festival, DOK Leipzig.

Estreinaldia Espainian

 

“Nire ikerketan, andregai gazte baten irudia aurkitu nuen kanpoan argazkia ateratzeko jarria, baina bere senargaiaren ordez landare bat zuen ondoan.” Ahots hautsi samar batek deskribatzen du pantailan ikusten dugun argazkia. Hain zuzen, andregaiz jantzitako neska gazte bat landare baten ondoan argazkia egiteko jarria. Lehenengoaren oso antzekoa da Ikusten dugun hurrengo irudi finkoa ere: beste emakume bat beste landare baten ondoan jarrita. Oraingoan ez dago hain argi andregaia den ala ez. Ahotsak lehenbizikoarekin egin zuen bezala deskribatzen digu berriro. Bi argazki horiek 1898 eta 1946 urteen artean Filipinetako kolonizazio estatubatuarraren garaiko artxiboaren parte dira, eta ahotsa, berriz, Shireen Senorena da, filmaren zuzendaria. Haren ahotsa lagun izango dugu pieza osoan zehar, landareen eta gizakien arteko harremanen interesa izanik abiapuntu. Baletea, Eukaliptoa, Molabea, Salingboboga, Tamarindoa. Filipinetako hainbat landareren argazkiak, haietako asko zuriz jantzitako kolono zuri baten ondoan eta «Kentucky Fried Chickenen antzekoa», egilearen hitzetan. Beste argazki batzuetan, landareen ondoan filipinarrak ageri dira, arropa pobreagoekin eta beti lanean. Gizakiak naturaren aurrean duen harrapari jarrerak eragindako hasierako interesetik, Filipinetako kapitalismo kolonialari eta argazkigintzari berari buruzko hausnarketa egitera garamatza pixkanaka ikerketak. Zinemagileak dio lagun batek esan ziola argazki bat egitea lore bat hartzearen antzekoa dela: “Polita da eta hartu nahi duzu, baina, aldi berean, hil egingo duzu. Kamerak aukera ematen digu bizitzaren eta heriotzaren arteko lerro mehe hori gurutzatzeko”.
 

Lur Olaizola

Zerrendara itzuli

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.