ALDA

Año2009 Iraupena51 min. HelbideaViera Čákanyová GidoiaViera Čákanyová ArgazkilaritzaDalibor Fencl, Lukas Kokes, Magdalena Weigertova, Viera Čákanyová, Oldriska Sevelova MuntaketaViera Čákanyová, Alexandra Gojdicova Produkzioa Martina Knoblochova, Martin Melichar

Estreinaldia Espainian
Pelikula honetako protagonistak Alzheimerra du. Gaixotasunari jarraitzen utzi baino lehen, aurre egitea erabakiko du. Lehendabizi, izen bat jarriko dio, haren bizitzan sartutako arrotz bat izango balitz bezala; horrela, Alda deituko dio. Ondoren, sistema bat asmatuko du, ohiturak ez hazte aldera; hau da, bideoan gordeko ditu, gaixotasunak aurrera egiten duenean gida bat izatearren. Arazoa sortuko da berak grabatutako irudiek onartu nahi ez duen iraganarekin aurrez aurre ipintzen dutenean. Edo orain ahazkorra ote da protagonistaren benetako arazoa? Protagonistaren erretratu kutunaren bidez, Alda komunistak izandako herrialdeetako historia berria ezabatzearen inguruko metafora handi bat izango da.
Sariak

Mejor Director y Mejor Montaje Famufest 2009, Praga.
Zinemaldiak

13th Jihlava International documentary film festival 2009, República Checa.

Viera Čákanyová

Viera Čákanyová. Bratislavan jaio zen 1980. urteko apirilean. Artean lizentziatua zen Bratislavako Musika eta Arteen Akademian, eta Dokumentalen Zuzendaritza ikasi zuen Pragako Arteen Akademiako Zine eta Telebista Eskolan (FAMU). Ikasten zebilela, Cakanyovak honako film labur hauek egin zituen: Under Under Ground (2006), Červ i/ Worms (2007) eta Piraňa / Piranha (2007), nazioarteko hainbat jaialditan izandakoak. Piraňa / Piranha filmak, gainera, Dokumental Onenaren Saria jaso zuen FAMUfest 2007 jaialdian; hau da, Pragako Arteen Akademiak ikasleentzat urteko antolatzen duen jaialdian.
 
Filmagintza hautatua
Update (2010)
Olda (2010)
Alda (2009)
100 days (2009)
Worms (2007)
Piranha (2007)
Under underground (2006)

Zerrendara itzuli

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.