NÉNETTE

Año2010 Iraupena70 min. HelbideaNicolas Philibert ArgazkilaritzaKatell Djian, Nicolas Philibert Produkzioa Katya Laraison
Estreinailia Espainian
Nénette 1969an jaio zen Borneoko basoetan, eta berrogei urte bete berri ditu. Orangutan batentzat arraroa da adin horretara iristea. Pariseko Jardin des Plantes zoologikoan bizi da 1972tik, bertako edozein langilek baino denbora gehiago darama bertan eta zoologikoko izerra da. Egunero ehunaka bisitari ikusten ditu eta, nola ez, bisitari bakoitzak hitz batzuk ditu berarentzat… Kristalaren atzean, Nénette gure proiekzioen ispilua, pantaila da. Gure sentimenduak, asmoak eta pentsamenduak esleitzen dizkiogu. Orangutanari buruz hitz egiten dugunean, gure buruari buruz hitz egiten ari gara. Orangutanari begiratzen diogunean, ikusten dugun horretan gu geu ere bagaude.

Nicolas Philibert

Nicolas Philibert. Nancyn jaio zen, Frantzian, 1951n. Grenobleko Unibertsitatean Filosofia ikasketak egin zituen eta, 19 urterekin bakarrik, zuzendaritza-laguntzailea, eszenografoa eta estra ere izan zen Les Camisards filmean, René Allio zinegileak 1970ean zuzenduta. Handik bi urtera, Parisera bizitzera joan zen eta Alain Tanner eta Claude Goretta zinegile handiekin lan egin zuen. Askoren ustez, gure garaiko dokumentalistarik onenetakoa da, hainbat film labur eta ertain egin ditu, eta hamar film luze zuzendu.
Filmagintza
Nénette, 2010
Retour en Normandie, 2006

Être et avoir, 2002
Qui sait?, 1998
La moindre des choses, 1996
Un animal, des animaux, 1994
Le Pays des sourds, 1992
Patrons 78 / 91, 1991
La Ville Louvre, 1990
Migraine, 1989
Le Come-back de Baquet, 1988
Vas-y Lapébie !, 1988
La Mesure de l’exploit, 1987
Trilogie pour un homme seul, 1987
Y'a pas d’malaise, 1986
Christophe, 1985
La Face nord du camembert, 1985
Patrons / Télévisions, 1978. (con Gérad Mordillat)
La voix de son maître, 1978. (con Gérad Mordillat)

Zerrendara itzuli

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.