Croquis en Soule

Año1958 Iraupena27 min. HelbideaHubert Knapp Produkzioa Office National de Radiodiffusion Télévision Française (ORTF)

Hubert Knapp paristarrak telebistarako dokumentalen arloan egin zituen lehen pausoak, 60 hamarkadan. Knapp Hexagonoko geografiaren parte handi batean ibili zen, leku bat kamerarekin harrapatu eta haren erretratua egiteko formula oso interesgarri bat oinarri hartuta: Les Croquis esaten zion formula, alegia. Besteak beste, Zuberoa filmatu zuen. Knapp Jean-Luc Godartden erretratugile pertsonala zen, baita Cinéastes de notre temps bilduma ospetsuko zuzendari franko suitzarraren inguruko kapituluaren egilea ere. Zuberoan, itsasotik urrutien dagoen eta erro sendoenak dituen euskal lurraldean, bertakoekin bildu zen eta haiekin egindako topaketak filmatu zituen. Orson Wellesek kalean egin zuen euskal-jendearen erretratua; Iosselianik etxeetan sartzea eta mahaian haiekin esertzea lortu zuen; Hubert Knappek erdietsi zuen, ordea, gertakari intimo eta pertsonalena filmatzea: artzainak, gauez, ukuiluan, pastoral bat prestatzen kantari eta oinutsik dantzan, behiez inguratuta.
 

Filmografia:

  • Serie Croquis (1957 – 1967)
  • Serie Provinciales ( ¡1969 – 1977)
  • Serie Un continent perdu: les Pique-Talosse (1979 – 1982)
  • Serie  Ceux qui se souviennent (1978 – 1984)
  • Serie Enfants de la république (1986)

Hubert Knapp

HUBERT KNAPP
(Toulon, 1924, Toulon – París, 1995)

Telebistako aitzindarietako baten, Jacques Armand-en, zuzendari-laguntzaile gisa hasi zen. Hainbat film labur egin ondoren, Cinéastes de notre temps programan kolaboratu zuen Jean-Luc Godard-en deskripzio egiten. 1956an, telebistako Storytellers seriean hartu zuen parte oroimen biziaren eta ahozko kulturaren balioa agerian utziz. Bere lagun Jean-Claude Bringuier-ekin batera, kamera subjektiboa erabili zuen Croquis filmean, Frantzian zehar eskualde desberdinak deskribatzeko erabilitako formula dokumentala. 1962an, zinema eta telebista kritikarako Frantziako Elkarteak zuzendaririk onena zela aitortu zuen. Gerora, Sketches, Fresselines eta Croniques de France serieak ekoiztu zituen.

Zerrendara itzuli

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.