Teheranen horma-irudi eta pintada politikoen erabileran zeharreko ibilbide historikoa saiakera formatuan. Film honen egileari bere herrialdean sei urteko kartzela-zigorra eta 223 zigorradako kondena jarri diote. Keywan Karimi-k, bi gizonezko ahots eta emakumezko ahots baten bitartez, hiriburu irandarreko hormetan zeharreko bidaia batera gonbidatzen gaitu, horiek baitira ideia- eta adierazpen-askatasuna garatzeko leku bakarrak. Baita erregimenaren aldeko propaganda ere. Iraultzak eta haren aurkako mugimenduek aerosolek, gauaren konplizitatearekin, “behera diktadura” idazteari uzten ez dioten hormetan hitza hartzeko borrokatu dute.