Raghadek 18 urte bete ditu etxetik kanpo, atzerrian, berea ez den lurralde batean. Orduan konturatzen da mundua ez dela esku batean sartzen. Siria, Jordania eta Kuwait elkartuta ere ez. Bere lehen pertsonako dramak kontatzen duenez, exilioaren alde okerrena familia bistatik galtzea da. Egunero jaikitzea ondoan aitarik izan gabe aldi berean mutu, gor eta itsu egotea bezalakoa da.