La invención de lo real

Sergio Oksman zinemagileak La invención de lo real tailerra eskainiko du, eta, bertan, generoen arteko muga lausoa aztertuko du. Bidezkoa da dokumentalak fikziozko erremintak izatea? Zeintzuk dira mugak? Ideiatik azken ebakidura bitarte, zer-nolako zalantzak izango ditu zuzendariak? Nola eraiki Erreala pelikula bat idazterakoan, filmatzerakoan eta muntatzerakoan? Horietako galdera batzuk jorratuko ditu Oksmanek ikasleei eta artistei, zinemagileei, idazleei edo edozein diziplinako sortzaileei zuzendutako jarduera honetan. 

Tailerra Punto de Vistaren 2017ko edizioan zehar garatuko da, jaialdiak hirian eta Iruñeko eskualdean zehar antolatutako jarduera askoren barruan, lehiaketarekin batera begirada artistikoa partekatzen duten kultur zentroetan. Tailerra martxoaren 8an (asteazkena), 11:30 eta 14:00ak artean eta martxoaren 9an (osteguna), 10:30 eta 13:00 artean egingo da. Izena emateko kuota 15 €-koa da. Tailerrean parte hartzeko, inprimakia bete eta helbide honetara bidali behar da martxoaren 1a baino lehen: actividades@centrohuarte.es Martxoaren 2an parte-hartzaileei hautatuak izan direla jakinaraziko zaie, ordainketa egiteko kontu-zenbakia bidaltzearekin batera. Matrikulatu ahal izateko, lehendabizi ordainketa egin behar da. Gehienez 20 parte-hartzaile hartuko dira. 

Sergio Oksmanek Punto de Vistaren XI. edizioan parte hartuko du, eta X Films Proiektuaren zazpigarren edizioko hautapen-batzordeko kidea izango da. Harekin batera, epaimahaian izango dira Iván Pintor zuzendaria eta idazlea eta Víctor Candeias produktorea eta zuzendaria. Jaialdian zehar, horiek aztertu eta epaitu beharko dituzte María Cañas, Pilar Monsell eta Omar Razzak zinemagileek proposaturiko lanak; izan ere, publikoarentzat irekitako saio batean aurreko obren laginak erakusteaz gain, beste saio batean defendatuko dituzte Nafarroan filmatutako dokumentalen proposamen berriak. 

Sergio Oksman

Kazetaria, errealizadorea eta produktorea da. Zinema Dokumentalaren espezialitateko irakaslea Madrilgo ECAM zentroan. Zuzendu dituen izenburuen artean, honako hauek aurki ditzakegu: LaEsteticién (2004), Goodbye, America (2006), Notes on the Other (2009), A Story for the Modlins (2012) eta O Futebol (2015). Oksmanen pelikulak nazioarteko berrehun jaialdi baino gehiagotan ikusi dira, tartean, Sundance, Donostia edo New Yorkeko Jaialdietan. Halaber, 95 sari eskuratu dituzte, pelikularik onenarenak barne, Varsovia, Karlovy Vary edo Clermont Ferrand-eko Jaialdietan. Haren obrarekin atzera begirakoak egin dira Estatu Batuetan, Errusian, Txinan, Espainian eta Brasilen. 2013. urtean, Oksmanek Goya Saria irabazi zuen, eta Europako Zinema Akademiaren Sarietan (EFA) finalista izan zen. 2016ko abenduan, Florentziako dei Popoli Jaialdian, haren obrari buruzko atzera begirako osoa aurkeztu zen. 

Zerrendara itzuli

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.