Tony Conrad biolin-jotzaile, zinegile esperimentala, musikaria/musikagile, soinu-artista, irakasle eta idazlearen amets-erretratua da hau. Tony Conrad minimalismo newyorktarraren aitzindarietako bat da, eta La Monte Young-en Dream Music proiektuan lan egin zuen, 1962an, John Cale edo Angus MacLisekin, besteak beste (The Velvet Underground bandako kideak izango ziren gero biak).