Messages lanak Guy Sherwinen, azken 40 urteetako artista britainiar garrantzitsuenetako baten, film pertsonal eta lirikoak biltzen ditu. Sherwinen zinema lan garrantzitsuenetako bat aurkezten digu, Messages (1981-4), haurtzaroari eta lengoaiari buruzko meditazio bat, Jean Piaget psikologo suitzarraren lanean eta Sherwinek bere alabaren bilakaeraren bitartez bizitako esperientzian oinarritua.