FIRST CONTACT

Hemen bideo bat dago, baina ezin duzu ikusi, ez dituzulako marketineko cookieak onartu.
Aldatu zure konfigurazioa ikusteko edo egin klik hemen Youtuben zuzenean ikusteko.
Año1982 Iraupena54 min. HelbideaRobin Anderson, Bob Connolly ArgazkilaritzaDennis O''Rourke, Tony Wilson MuntaketaMartyn Down, Stewart Young Web-orriahttp://www.der.org/films/first-contact.html
Leahy anaiak Ginea Berrira joan ziren 1930ean, urre bila, eta lurralde hartako tribuekin egin zuten topo. Indigenek sekula ez zuten beste kultura batekin harremanik izan. Zalantza, mesfidantza eta etsaitasunaren ondorioz liskarrak hasi ziren, eta istilu horietako batzuk grabatu egin zituzten. Urte askoren ondoren, Andersonek eta Connollyk irudi haiek hartu dituzte, eta aurrez aurre jarri dituzte, batetik, espedizionario zuriak hildako arbasoak zirela uste zuten indigena haien azken belaunaldiak; eta bestetik, espedizio kolonialaren ondorengoak. Heldu berriak kanibalizatzeko indigenen premia eta kolonoen banpiro bulkada ageri dira, berrogeita hamar urteko aldea duten irudietan.

Robin Anderson, Bob Connolly

Robin Anderson. Anderson Perthen jaio zen, Australia mendebaldean, 1948an, eta Ekonomia Zientzietan graduatu zen, ohorez, Western Australia Unibertsitatean.Gero Australiako Gobernuarentzat lan egin zuen Canberran, New Yorkeko Columbia Unibertsitatean Soziologia master bat egiteko beka eskaini zioten arte. New Yorken Herbert Gans izan zuen maisu, eta zinema dokumentalaren gaineko interesa piztu zitzaion. Hala, Australiara bueltatu zenean, 1977an, Australian Broadcasting Corporation (ABC) erakundean hasi zen lanean; han ezagutu zuen Bob Connolly. Biek batera utzi zuten ABC, 1980an, beren dokumentalak egiteko eta zuzentzeko asmoarekin. Anderson 2002an hil zen, minbiziaz. Sidneyn Robin Anderson Film Festival jaialdia antolatzen dute urtero, 2003. urtetik, zinemagile australiarrari ohore egite aldera; jaialdian bigarren hezkuntzako ikasle zinemazaleek egiten dute lehia.
Bob Connolly. Connolly Australian jaio zen 1945ean, Kazetaritza ikasi zuen eta ABC katean lan egin zuen hamar urtez berriemaile, aurkezle eta dokumentalista gisa.Kate hartan 30 dokumental baino gehiago egin zituen eta bertako eta nazioarteko sari ugari irabazi zituen.1978an ABC utzi eta Robin Andersonekin, bikotearekin, hasi zen lanean. Elkarrekin ekoiztu zituzten First Contact (1983), Joe Leahy's Neighbours (1989) eta Black Harvest (1992), eta dokumental horiekin irabazi zituzten Festival Cinema du Reel jaialdiko Grand Prix delakoa eta Australian Film Critics Award jaialdiko documental onenaren saria. Rats in the Rank, 1996an estreinatu zuten filma, bost hilabetean egon zen Australiako ikuskizunen sailean. Elkarrekin azkena egin zuten pelikularekin, Facing de Music filmarekin (2001), Australian Film Critics Circle erakundearen dokumental onenaren saria irabazi zuten berriz, baita Sydney eta Brisbaneko jaialdietako ikusleen saria ere.

Zerrendara itzuli

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.