Estreinaldia Espainian
Regreso al futuro-ren biografia debekatua izan daiteke. DeLorean-en ezkutuko aurpegia, denboran bidaiatzeko gai zena. Edota, era berean, izan daiteke kapitalismo modernoaren krisiaren biografia apokrifoa. John DeLorean Errumaniako etorkin eta General Motors enpresako ingeniari arrakastatsuaren semea zen, eta auto deportibo iraultzailea eraikitzeko ametsa abian jarri zuen. Britainiako Gobernuaren laguntzarekin, lantegia ireki zuen Belfasten, baina handik urte gutxira itxi egin zuen. Ondorioz, ustelkeria-aztarna, susmoak, FBIk egindako atxiloketak, 2.000 langile kalean eta ekoiztutako eta gaizki saldutako ia 9.000 ibilgailu utzi zituen. Artxibo dokumentalak eta birsorkuntza 16mm-tan konbinatuta, Campbell-ek lan-alienazioaren, krisi ekonomikoaren eta deriba dokumentalen maisuzko erretratua egingo du.
Sariak
International Competition Prize, Courtisane.
Zinemaldiak
Rotterdam; Courtisane, Gent; Indielisboa; Onion City Experimental Film and Video Festival, Chicago; London Film Festival.