es | eu | en
hasiera  |   aurreko edizioak  |   2011ko edizioa  |  sail ofiziala  |  filmak  |  the arbor
LUZEMETRAIAK
THE ARBOR

Herrialdea: Britainia Handia
Urtea: 2010
Iraupena: 90'
Zuzendaritza: Clio Barnard
Argazkilaritza: Ole Birkeland
Muntaketa: Nick Fenton, Daniel Goddard
Produkzioa: Tracy O''Riordan
http://moonspunfilms.com

Sinopsia

Estreinaldia Espainian
 
Ingalaterra iparraldean, “The Arbor” bezala ezagututako hirigintza-proiektuak arrasto sakona utzi zuen Andre Dunbar dramagilean. Han hazi zen, izen bera jarri zion lehen antzezlanari eta ondorengo lan guztia haren gainean oinarritu zuen. Clio Bamard-ek Dunbarren antzezlana moldatu edo haren bizitzari buruzko dokumental konbentzionala egin zezakeen, baina obra liluragarria sortzearen alde egin zuen, edozein generotara hedatzen dena eta katalogazioetatik ihes egiten duena. Dramagilearen familiari, lagunei eta bizilagunei elkarrizketak egiten bi urtez ibili ondoren, elkarrizketa horiek bikain interpretatutako aktoreak filmatu zituen Bernard-ek, pausa bakoitza, tick bakoitza, ñabardura bakoitza antzeztuaz. Pelikulan, Dunbarrek Lorraine alabarekin zuen harreman ekaiztsua kontatzen da. Dunbar tragikoki 29 urterekin hil zen. Lorrainek adin bera izango du Bernad-ek filmatzen duenean eta amaren antzezlan eta gutunei aurre egitera behartuko du, haien bizitzan zituzten paralelismoez jabetze aldera.
Sariak
Douglas Hickox Award, British Independent Film Awards; Mejor Director Novel y Mejor Opera Prima Original, London Film Festival 2010; Mejor Director Documental, Tribeca Film Festival.


Clio Barnard-en lanak fikziozko hizkuntzaren eta dokumentalenaren arteko harremana erakusten du. Askotan bereizten du irudia soinutik, hitzez hitz harrapatutako benetako audioaren inguruan irudizko eszenak eraikiaz. Tituluen artean, hauek aipatu behar dira: Plotlands (Whitstable Biennale), Road Race (Film London), Random Acts of Intimacy (BFI/Channel 4) eta Headcase (Arts Council England / Channel 4). Haren lana Tate Modern, Tate Britain eta New Yorkeko MOMA Museoan erakutsi da. The Arbor lehen film luzea da.

Filmagintza

The Arbor (2010)
Flood (2003)
Random Acts of Intimacy (2002)
Lambeth Marsh (2000)
ANTOLATZAILEAK
Gobierno de Navarra NICDO
LAGUNTZAILEAK
Teatro Gayarre Fundación Museo Jorge Oteiza Civican Centro de Arte Contemporáneo de Huarte Acción Cultural Española Radio 3 Euskalerria Irratia Cultura Film Revista Filmada Revista Don Institut Français
Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información