LES STATUES MEURENT AUSSI

Año1953 Iraupena20 min. HelbideaChris Marker, Alain Resnais GidoiaChris Marker
“Gizakiak hilik daudenean, historian sartzen dira.Estatuak hilik daudenean, artean sartzen dira.Heriotzaren botanika horri esaten diogu guk kultura”.Horrela hasten da Markerren eta Resnaisen pelikula. Azaltzen du beltzen kultura mendebaldeak nola xurgatu duen eta ustiatu, merkataritzan. Les statues meurent aussi filmak proposatzen digu arteak heriotza engainatzeko egiten duen alferrikako ahaleginaren gainean hausnartzea. Alde horretatik, Afrikako kolonizazio frantsesa zuzenean salatu zuten lehenbiziko filmetako bat da. Pelikula jartzea debekatu egin zuten hamar urte baino gehiagoan, eta Frantziako zentsurak filmaren herena kendu egin zuen. Horrek guztiak balio digu hausnartzeko zinemak nola egiten dien aurre akulturazio prozesuei. Estiloan aitzindari da eta garaiko paternalismoa nabari zaio pixka bat. Bi zinemagile aparten printzipioen adierazpena da.

Chris Marker, Alain Resnais

Frantzia, 1921.Marker idazlea, argazkilaria, zinema zuzendaria, multimedia artista eta dokumentalista da. Frantziako rive gauche taldeko kide gisa hasi zuen ibilbidea, nouvelle vague delakoaren garai berean baina bereiz. Ideien zinema egiten du, ikusleen begiratua astintzeko asmoarekin. Bere lan ezagunenak dira Leerte de Sibére (1957), La Jetée (1962), Le found de l’air est rouge (1977), Sans Soleil (1983), eta Akira Kirosawari eta Andrei Tarkovsky buruzko zimena saiakerak: AK (1985) eta Une journée d'Andrei Arsenevitch. Marker orain Parisen bizi da.
Resnais Vannesen jaio zen 1922an. Lehen film laburra (8 mm) 14 urterekin egin zuen eta Parisko Institut des hautes études cinématographiques institutuan ikasi zuen.Bere lehen film luzea, Hiroshima Mon Amour (1959), nouvelle vague kolektiboaren argi-zuzi bihurtu zen. Film horrekin irabazi zuen, hain zuzen, Cannesko Zinemaldiko Nazioarteko Kritikaren Saria. Idazkera zinematografikoan iraultza eragin zuen eta hasierako askatasunarekin filmatzen jarraitu du. Hala, obra bakanak egin ditu.

Zerrendara itzuli

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.