Le chemin d'Ernoa

Año1921 Iraupena49 min. HelbideaLouis Delluc, René Coiffard GidoiaLouis Delluc ArgazkilaritzaÉmile Bousquet, Alphonse Gibory AntzezleakEve Francis, Albert Durec, Doudjam, Gaston Jacquet, Leonid Walter, Jacqueline de Marichalar Produkzioa Parisia Films

Louis Dellucek, Frantziako zinema-sari ospetsuenetako bati izena ematen dion zinemagile inpresionista handiak, eszenatoki naturaletan bere lehenbiziko pelikula egiteko Azkaine aukeratu zuen, Nafarroarekin muga egin duen herri txiki bat. Han, fikziozko dokumental bat egin zuen, kontrabandoa ardatz eta argia protagonistatzat hartuta. Frantziako txoko guztiak aztertu ondoren, Delluc liluratuta geratu zen itsasotik gertuko euskal mendiek zuten argiarekin (Roland Barthesek argi hori bera aukeratu zuen hiltzeko, Ahurtira erretiratu zenean, eta argi argitsua esaten zion). Hala, Lumiere anaiak Iparraldera mugimenduak atzematera joan ziren moduan, Delluc paisaiaren argia eta magia harrapatzera joan zen. Film luze hau antzinako zuri-beltzeko zinemaren zaleentzako gozamena da.

Filmografia:

  • Fumée Notre (1920)
  • Le Silence (1920)
  • Le Chemin d'Ernoa (1920)
  • Fièvre (1921)
  • Le Tonnerre (1921)
  • La femme de nulle part (1922)
  • L'Inondation (1924)

Louis Delluc, René Coiffard

LOUIS DELLUC
(Cadouin, 1890 - París, 1924)

Louis Delluc zinema-zuzendari, kritikaria eta nobelagilea 1917an hasi zen Le Film eta Cinéma aldizkarietako eta Paris-Midi eta Bonsoir egunkarietako erredaktore gisa. 1920an, Cine-Club astekaria eratu zuen. Liburuak argitaratu zituen, horien artean, Cinéma et Cie, Photogénie, Charlot eta Drames de cinéma. Fotogeniari buruzko bere teoria estetikoa azaldu zuen eta zinema komunikabide unibertsala zela defendatu zuen. 1919an, zinema egiten hasi zen La Fête espagnole filmeko gidoia idatziz eta René Coiffard-ekin batera  Fumée noire filma zuzenduz. Beste hainbeste egin zuen Le Chermin d’Ernoa filmean ere. Eguneroko bizitzari eta agerraldi naturalei eskaintzen dien arretak zinema inpresionistaren ordezkaririk onenetariko bihurtzen dute. Flashback-aren erabilerarekin saiakerak egin zituen hainbat filmetan, besteak beste, Le Silence eta La femme de nulle part filmetan, eraginik handienetakoa izan zuen bere filmetako bat hori izan zen Fièvre filmarekin batera. Egun, Frantziako sari ospetsuetako batek, herrialdeko filmik onenaren sariak, urtero ematen dena, bere izena darama. Chaplin-i buruzko lehenengo liburuaren egilea izan zen eta L´inondation (1924) bere azken obra filmatzerakoan harrapatu zuen pneumoniaren ondorioz hil zen.

Zerrendara itzuli

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.