«Itxialdia toki ilun batean, zerurik gabe, hondorik gabe, amaierarik gabe, suaren inguruan antolatua, argi izpiak eta fusioa, suaren jenioen eskutik, haitzulo honetako beharginak baitira. Ihesak: bertako jenioekin, espirituarekin eta gauzekin komunikatzeko plazera. Taldearekin bat egitea. Osmosia. Plazer formalak. Plazeraren iraupena. Nire iritziz, testua berridatzi beharko litzateke, gizon horien larruari itsatsiegia orain. Filmatu, jaso eta berehala, fundizioa itxi zuten. Nik ere itxi nuen denda bolada batez." (JDP)