Jour après jour

Año2006 Iraupena66 min. HelbideaJean-Daniel Pollet GidoiaJean-Daniel Pollet, en colaboración con Françoisse Geissler y Leila Geissler ArgazkilaritzaJean-Daniel Pollet MuntaketaSandra Paugam SoinuaEmmanuel Soland MusikaAntoine Duhamel, con la colaboración de Dousty Dos Santos

"Etxea, mundua... / Etxea... mundua. / Etxea: mundua. Elkarketa horren etenean bizi da, bizitoki dituen tokiak bere gogoan lotzen dituen puntuazioa mugitzen bere aldartearen arabera. Munduan bere etxean bezala bizi da: mugitu ezinik. Istripu larri batek utzi du hemen finkatuta, munduko puntu honetan: etxe bat lorategi handi baten erdian. Ezin da orain munduan zehar ibili: etxetik begiratzen du egunero. Munduan etxe batean bezala bizi da, etxean mundu bat balitz bezala. Argazkiak egiten ditu: etxearenak, munduarenak. Egunean hamar bat, gaua barne. Beti gai berberak, baina ez argi bera; kolore berak, baina ez tenperatura berberak. Termometro bat du aldaketa horien heroi diskretua. Eta ikuspegi finko horiek miraria lortzen dute: haietatik ateratzen den mugimendua berarengana doa. Munduan joan-etorrian dabil? Bisoreari begia itsasten dion bakoitzean mugitzen da, kliskagailuan sakatzen duen bakoitzean. Kliski-klaska bakoitzak bere etxean mugitzen du mugarik gabe munduan bezala, munduan etxean bezala, etxetik kanpo, mundutik kanpo. Eta mirakuluari miraria gehitzen zaio: bere irudiak berriz ikustean, hautatu eta antolatzen hasten baita: mugimendua pizten da haietan, haien artean. Haiek mundu bihurtzen dira. Bera bizi den mundua, bera bizi den moduan, egunez egun. Zinegilea da. Pelikulak egiteko baizik ez da bizi izan. Beti beste bat: gorabehera guztietara eta guztien kontra. Bere irudi finko guztiekin film bat egitea irudikatzen du, elkartuz, elkarren ondoan jarriz, bata bestearen atzetik bizia hartzeko. Lote zenbaezinetik behar direnak hartuko ditu urte bat iragaten ikusteko, lau urtaro, egunez egun. Jour après jour izanen da titulua. Programa. Gidoi bakarra." (Jean-Paul Fargierren testua Jour après jour filmerako)

Zerrendara itzuli

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.