Jour après jour-en ondoren, hamar urte beranduago, Jean-Paul Fargier Pollet-engana itzultzen da haren bizitzako ibilbidea, zinemaren historiari egindako ekarpen sortzailea, berreraikitzeko. Fargier-ek zinemagilearen obsesioak eta hondar-arrazoiak harilkatzen eta elkarrizketan jartzen ditu: Grezia, Melki, bere filmetako testuak, fikzioa ez-fikzioaren aurka, mugimendua irudi finkoaren aurka, edota “iraupen kontzentratuaren” ideia; horretarako, Pollet-en filmografiaren atalen kontrapuntuaz baliatzen da, hirurogeiko hamarkadaz geroztik hil aurrekora arte egindako elkarrizketa baliotsuez, eta, baita, making of-en baten atalez ere, guztia Fargier-ek lehenengo pertsonan eskainitako begiradarekin, ikusle, kritikari, kolaboratzaile, bere obraren miresle gisa duen esperientzia zuzenarekin lotuta. Jean-Daniel, parle moi encore! kapitulu bat gehitzen dio André S. Labarthe eta Janine Bazin-en Cinéastes de notre temps serie ezagunari eta Punto de Vista-k haren mundu-mailako estreinaldia eskaintzeko ohorea du.