Zaragoza 1968. Aktore bat kaleetan zehar dabil esku batean lotuta arkume batekin eta bestean liburu bat duela, hots, Herbert Marcuse-ren L’ uomo a una dimensione; ez dakigu bietako zeinek probokatzen dituen gehiago oinezkoak. Beste behin, pelikula hitzordu-etxe bat da, Rimbaud-i eskainia eta handelekia bezala aurkeztua. Pantailan, Nietzsche, Durrel eta Lezama Lima- ren hitzak irakurtzen ditugu. Gidoia zuzenean irakurtzeko pentsatuta dago, eta metazine erakoa da filmaren beraren aipamenekin (“Filma pelikula heldugabea da, burutu gabeko hilketa ugarik osatzen baitute”); halaber, film manifestua (“Espainia ehungintzako langilerik gabeko herrialdea da, soilik usain oneko modeloena, herrialde konplexua”). Kaiolan sartutako tximinoa, soina biluzik filmatzen duen gizona, tranbiaren igarobidea oztopatzen duen manikia, Ebro ibaia Ganges izango balitz bezala igarotzen duen tronpeta- jotzailea,... Maenzaren pelikulek anabasa harmoniko batean bezala egiten dute aurrera, haren zinematan agertzen diren orgiek egiten duten moduan; hau da, plano bat beste batekin uztartzen da ustekabean, eta ezin da jakin noiz arte iraungo duen baterako sekuentzia osatuta edo ondoren nora joko duen.