Marahk, 15 urtekoak, aurkeztu digun lana errefuxiatuen pelikula labur hauen artean elkarrizketarik ez duen bakarra da, behaketan oinarritua. Haurtzaroa ukatzen duen eremu batean egiten duen posta-txartelen bildumak optimismo ukitua du. Errefuxiatuen guneko bizimoduaren prekarietatea jostetarako eremu bihurtzen da, eta idortasunean haurren jolasak bizirik irauteko arma guztiak erabiltzen ditu. Ur-putzuak igerilekuak dira, plastikozko poltsak kometa inprobisatuak. Dramaren azpian egia handi bat: ume bat ez dago sekula bakarrik.