Il castello

Año2011 Iraupena90 min. HelbideaMassimo D'Anolfi, Martina Parenti

Zerk egin dezake hegan airean eta zerk ez: gazte paraguaitar batek urdailean 9 kokaina bola dituela? Armak ezkuta ditzaketen bisiguek? Legez kanpoko larruek? Bidaia-txartela galdu zaion eta aireportuko bainugelan egotera behartuta sentitzen den emakumeak? Zalantza horiek guztiak aireratzen ditu gaztelu horrek Massimo D´Anolfi eta Martina Parenti zinemagile bikote milandarra urtebetez Malpensa hiriko aireportuan egon zenean lau urtarotan zehar han gertatzen zen guztiaren berri jasotzeko. Etendako hegaldiei eska-initako filma da, aurtengo gure zikloari hasiera emateko argudioz betea. Hegaldi guztien lehenengo urratsa lurra da eta hori da, hain zuzen, film osoan zehar ikusten dena: arrazoi bat zein bestea dela hegan egiteko eskubidea ukatu zaien eta orduak eta orduak gero eta zorrotzagoak diren mugetako zigilatutako eraikin horietan, aireportuetan, igarotzen dituzten aireko zangokariak. Aduanazainak, egun, zeruaren jabe bihurtu dira. Oraintxe egiten dute tiro lainoetara hegaztiak uxatzeko, aireontziak hondatzeko arriskua egonagatik, eta oraintxe ari dira abakandoak ukitzen betegarri faltsuen bila edo etorkinak itauntzen haien sakelako telefono pertsonaletara sartuz.

Massimo D'Anolfi, Martina Parenti

Massimo D’Anolfi (Pescara, 1974) eta Martina Parento (Milan, 1972) zinemagile italiarrek Montmorency Film sortu zuten eta batera zuzendu dituzte film luze do-kumental hauek: I promessisposi (2007), Grandi speranze (2009), Il castello (2011), Materia oscura (2013), L'infinita fabbrica del Duomo (2015) eta Spira Mirabilis (2016).

Zerrendara itzuli

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.