Gailu bitxiarekin harrapatutako haizeen inbentarioa: Bordeleko artistak Frantziako errepide batzuetako arekan kartoizko kutxak, plastikozko poltsak eta bestelako elementu arinak jartzen ditu. Ibilgailuak bertatik pasatzean eragindako haizealdiak medio, inprobisatutako dorreak kulunkatu edo erori egingo dira, ibilgailuek ekartzen duten haizearen indarraren arabera. Kontzeptualaren eta irrigarriaren artean, haizea harrapatzeko lehen saiakera honetan, airea eszenan sartuko da ikusezintasun osoarekin.