Epaimahaia

Naomi Uman (Ukrania)

Naomi Uman (Ukrania)Naomi Uman zinema zuzendaria, artista bisuala, baserritarra eta abenturazalea da. Bakarrik egiten du lan, maiz zakur bat lagun duela, bere munduak eta besteenak esploratzeko. Espedizio horietan aurkitzen dituen altxorrak islatzen ditu film txikietan, margoetan, eskuz egindako arropetan, berak bildutako produktuekin etxean egindako jakietan eta, orain, bere lehen bideo proiektuan.

Umanen pelikulak nazioarteko hainbat jaialditan eman dituzte: Sundance, Rotterdam, New York, San Francisco, e.a. Baita museoetan ere: Guggenheim, Smithsonian, Whitney, New Yorkeko Arte Modernoaren Museoa eta Mexikoko El Chopo eta Laboratorio Arte Alameda, adibidez. Gainera, bekak jaso ditu Creative Capital erakundearen, Rockefeller eta Guggenheim fundazioen eta Arterako Funts Nazionalaren eskutik. Azken bost urteetan, Naomi Uman Ukrainia erdialdeko landa herri txiki batean bizitu da, Uman hiritik gertu.

Joshua Siegel (Estatu Batuak)

Joshua Siegel (Estatu Batuak) New Yorkeko Arte Modernoaren Museoko (MoMA) Zinema Saileko zaindari atxikia da. Hala, 90 erakusketa baino gehiagotan aritu da antolatzaile edo laguntzaile lanetan, besteak beste, hauetan: The New India (2009), Jazz Score (2008), Josiah McElhenyren Projects 84 (2007) (hiru horiek MoMAn) eta The Lodz Film School of Poland: 50 Years (1999); azken lan horrengatik, Poloniako Gobernuak Amicus Poloniae aintzatespena eman zion. Halaber, pertsonaia hauen inguruko erakusketa monografikoak egin ditu: Dziga Vertov (2011), Frederick Wiseman (2010), Spike Jonze (2009), Julien Duvivier (2009), Peter Hutton (2008), Michael Haneke (2007), Gregory La Cava (2005), Jem Cohen (2003), Olivier Assayas (2003), Jean Painlevé (2000), Errol Morris (1999) eta Marguerite Duras (1996). 2002. urtetik, Joshua Siegelek urtero egiten den To Save and Project: The MoMA International Festival of Film Preservation erakusketa antolatzen parte hartu du. Orobat, gau ekitaldiak egin ditu artista garaikideekin, Sharon Lockhart, Christian Jankowski, Matthew Buckingham, Adrian Paci, Marcel Dzama eta T.J. Wilcoxekin, besteak beste.

Siegel Frederick Wiseman liburuaren (MoMA/Gallimard) koeditore da; liburu horretan Errol Morris, David Denby eta William T. Vollmannen eta beste hainbaten saiakerak bildu dituzte, baita Wiseman beraren saiakera batzuk ere. Kirk Varnedoe eta Paola Antonelli zaindariekin batera, Siegelek New Yorkeko Arte Modernoaren Museoaren berrinstalazio handia, Open Ends, antolatu zuen, MoMa2000 delakoaren parte gisa; eta erakusketarekin batera egin zuten katalogoko koeditore izan zen: Modern Contemporary: Art at MoMa Since 1980. Irakasle lanetan ere aritu da Yale, Columbia, Southern California, Pixar eta Varsoviako unibertsitateetan, baita aukeraketa batzordeetako kide lanetan ere, honako hauetan: CalArts sariak, Goi Mailako Ikasketetako Radcliffe Institutuko bekak, New Yorkeko Kultura Saila eta Penny McCall Fundazioa. Vancouverreko Zinema Jaialdiko eta Keralako Nazioarteko Zinema Jaialdiko epaimahaikide ere izan da, besteak beste. Siegel Zinema Tropikaleko kontseiluko kidea da; irabazi asmorik gabeko erakunde horren helburua da zinema latinoamerikarra Estatu Batuetan ezagutzera ematea.

Ben Russell (Estatu Batuak)

Ben Russell (Estatu Batuak) Ben Russell (1976) ikus-entzunezko artista eta zaindari iparramerikar bat da. Russellek leku oso desberdinetan jarri ditu ikusgai bere pelikula, instalazio eta emankizunak: XIV. mendeko monasterio belgikar batean, XVII. mendean egindako Ekialdeko Indietako Konpainiaren eraikin batean, polizia kuarteletan, punk espazioetan, zinemateka japoniar batean, Parisko erakusleihoetan, Chicagoko bainuontzietan eta Vienako ontzietan. Horrez gain, banako proiekzio eta erakusketak egin ditu Chicagoko Arte Garaikidearen Museoan, Rotterdameko Zinema Jaialdian, Wexner Arte Zentroan eta Arte Garaikidearen Museoan. 2008an Guggengeim beka jaso zuen eta 2010ean nazioarteko kritikaren FIPRESCI saria. Russelek Magic Lantern saioei ekin die Providencen (Rhode Island). Gaur egun, gainera, Chicagoko Ben Russell arte espazioko zuzendarikidea eta Illinoiseko Unibertsitateko (Chicago) Arte eta Diseinu Eskolako irakaslea da.

Josep M. Català (Espainia)

Josep. M. Català (Espainia)Ikus-entzunezko Komunikazioan katedraduna. Komunikazio Zientzietan doktorea Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan (UAB). Historia Moderno eta Garaikidean lizentziatua Bartzelonako Unibertsitatean. Master of Arts in Film Theory, Kaliforniako San Francisco State University unibertsitatean. Fundescoren saiakera saria “La violación de la mirada” obragatik, eta Irungo 27. Literatura Lehiaketako saiakera saria “Elogio de la paranoia” lanagatik. Zinema Historialarien Espainiako Elkartearen saria.

"Imagen, memoria y fascinación: notas sobre el documental en España" obraren koeditorea eta honako hauen egilea da: “La puesta en imágenes: conceptos de dirección cinematográfica”, “La imagen compleja”, “La forma de lo real”, “Pasión y conocimiento” eta “La imagen-interfaz”. Irudiaren Estetikako eta Ikus-entzunezko Narratibako irakasle UABn. UABko Sortze Dokumentalen Masterreko zuzendaria eta Saiakera Zinema Sariaren zuzendari artistikoa. Gaur egun UABko Komunikazio Zientzien Fakultateko dekanoa da.

Hans Hurch (Austria)

Hans Hurch Austriako Scharding herrian jaio zen 1952an, eta Artearen Historia, Filosofia eta Arkeologia ikasketak egin zituen Vienako Unibertsitatean.1976tik 1986ra Vienako Falter egunkarian lan egin zuen, kultura ataleko buru gisa.Nazioarteko hainbat egunkarirekin elkarlanean ere aritu zen: musikari, argazkigintzari eta zinemari buruz idazten zuen.Hurchek atzera begirako erakusketak eta ziklo bereziak antolatu ditu jaialdi ugaritarako, besteak beste Viennale eta Wiener Festwochen jaialdietarako.Lau urtean, Jean-Marie Straub eta Daniele Huilletekin lanean aritu zen, zuzendari laguntzaile gisa, Der Tod des Empedokles (1987), Schwarze Sünde (1989) eta Antigone (1992) zinema eta antzerki ekoizpenetan.Gainera, Astrid Johanna Ofnerrekin elkarlanean aritu zen Jetzt und in alle Zeit eta Ins Leere dokumentaletan, Berlinen; eta Austriako Zientzia eta Kultura Ministerioak zinemaren mendeurrena ospatze aldera antolatutako “Hundertjahrekino” jardunaldiko komisarioa izan zen.Horrez gain, Viennale Vienako Nazioarteko Zinemaldiaren zuzendari da 1997tik.

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.