es | eu | en
hasiera  |  jaialdia  |  zenbait iritzi
ZENBAIT IRITZI
2007. EDIZIOA

Luce Vigo. 2007ko Punto de Vista.

"Gure aitak, Jean Vigok, ez zuen bakarrik lan egiten, talde txiki batekin baizik. Talde horri "Vigo taldea" esaten zaio orain. Ziur nago egunen batean, "Punto de Vista jaialdiko taldeaz" ere mintzatuko garela antolaketatik eta zinema-jarlekuetatik zine-topaketa bikain hau urtero-urtero gauzatzen duten pertsonei izendatzeko".

Jaime Pena. CGAI erakundeko zuzendaria; Punto de Vista 2007ko epaimahaikidea.

"Deusetarako balio ez duten jaialdi handiak ugari diren honetan, edo handi eta baliogabe izateko xedea duten jaialdiak ugari diren honetan, bihotz-altxagarria gertatzen da Punto de Vista bezalako jaialdia aurkitzea, aski eta sobra betetzen baitu bere eginkizuna. Jaialdi erabilgarria baita, egokia, egiazko topaketa dokumental garaikidearen bilakaeran interesa duten guztientzat".

Yael Perlov. Epaimahaikidea Punto de Vista 2007 jaialdian.

"Egiazko ohorea izan da zuen jaialdiko epaimahaikide izatea, jaialdi bero eta paregabea, bidenabar esateko. Aurkeztu diren filmek maila artistiko handia erakutsi dute, eta jaialdiak, bere osoan, soiltasuna eta zorroztasuna izan ditu ezaugarri; ni neu izan naiz lekuko. Hasieratik beretik, etxean egon izanaren sentsazioa izan dut, adiskide zaharrak berriz ere topatu izanaren sentsazioa. Eta horixe bera sentitu nuen nire aitaren lana -Diario- aurkezteko ohorea izan nuenean. Alde horretatik, niretzat esperientzia paregabea izan da jendeak erabat aintzat hartu eta ulertu izana aitaren lana, bai eta lanari eskaini dioten harrera bero-beroa ere".

Alan Berliner. 2006ko Punto de Vista.

"Nork pentsatuko zuen munduko zine jaialdirik serio, apasionatu eta inspiratuenetako bat Iruñean, Espainian, eginen zela? Punto de Vista altxor txikia da, eta bere txikitasunean bihotz handi-handia du, bai eta ikuspegi zabal-zabala ere; ikusleak adimentsuak dira, sofistikatuak, eta espiritu-giro zabal zintzoa darie. Horrexegatik, hain zuzen ere, etorri nahi dute zuzendariek hona behin eta berriz".

Mikhail Vartanov.

"".

Inma Merino. Cultura(s). (2007ko Punto de Vista-k Perlov zinegilearen Diary lana estreinatu zuen Espainian).

"Perlov-en Diary lana aurkitzea gertakari eraldatzailea da eta esperientzia eraldatzailea ere bai. Horra hor gogoeta morala eta estetikoa bazter uzten ez dituen zinegilearen ikuspuntua. Ezustekoa saihestu gabe, kontua da egin nahi den zineari buruz filmatzea: eta zine molde hori gauza da keinu bati darion edertasuna komunikatzeko, egunerokotasunaren salbuespenezko gauza kontatzeko, aldi berean, lazkeriaren eta oinazearen aurrean ezkutatu gabe".

Ana Oliveira. Diario de Noticias. 2007ko otsaila.

"Jaialdi honek Michael Moore bezalako tipoek lortu dituzten arrakastei heldu beharrean, gutxi jorratuta dagoen bidearen aldeko hautua egin zuen, jendeak gutxiago ezagutzen duena, baina, zer eskaini handiagoa zuena. Eta egin zuen Jean Vigo frantziarrak adierazitako zine-ikuspuntu hartan bermatuta; Jean Vigo jaialdiaren oinarri intelektuala baita. Hartara, jaialdiak begirada pausatzen du zine uniformearen eta erosoaren mesedetan beren subjektibotasuna bazter uzten ez duten sortzaileengan, hots, kamerari heltzeko ausardia duten haiengan lehenbizikoak kamerari heltzen balira bezala. Horra zinea bere ederrean, bere egoera oinarrizkoenean, inozoan, jatorrizkoan, munduak -eta gizakiak berak- zer ezkutatzen duten ezagutu nahi dutena".

ADN. ADN. 2007ko otsaila.

"Iruñean Punto de Vista jaialdiaren hirugarren ekitaldia egin da aurtengoan, generoaren gaina, Europan erreferentziazko jaialditzat jotzen dena".

. (www.andreitarkovski.org helbidean, Andrei maitea zikloari buruz)

"Tarkovskiri buruzko zinema dokumentalari buruz beste inon ez da antolatu hau bezain zine-aukera bikaina eta osoa".

Roberto Valencia. El Mundo. 2007ko martxoa.

"Masa-zineari uko eginez, eta ikuslego zabalaren aurrean amore eman gabe, Punto de Vistak arreta jarri du dokumental generoko izen ezkutuen aldarrikapenean eta, merkataritzaren ikuspegitik, aukerarik ez duten lanetan. (…). Aurten, kalitatezko programa egoki-egoki batek espektatibak bete ditu bete dituenez. Zorionez, Punto de Vista benazkotasunaren aldean erori da".

Javier Eder. Diario de Noticias. 2007ko otsaila.

"Zinera atzera naramate jaialdiko hainbat atalek; esaterako, Andrei maitea eta Moldea, gogoeta bide atalek(…). Perlov-en Diary lanean, zinea, Godardek beti nahi izan zuen bezala, iristen da literatura eta pintura lehenago egondako tokietara: hots, lurralde ezezagunera, zeinera bidaia egiten baitugu zirraraino edo pentsamenduraino gidatzen gaituen norbaiten eskutik. (…)".

Elena Ortega. Blogs&Docs. 2007ko martxoa.

"Azken urteotan, periferian kokatutako espainiar jaialdiek kritika berriaren eta ikuslego espezializatuaren arreta bereganatu dute. Esaterako, Gijongo Zine Jaialdi bikainaz ari naiz; Kanaria Handiko Las Palmaskoaz eta, zergatik ez, Iruñeko Punto de Vista deritzonaz ere bai. Izan ere, bere hirugarren ekitaldi honetan ez-fikzioari eskainitako jaialdirik onena bihurtu baita Espainian".

Juan Zapater. Diario de Noticias. 2007ko martxoa.

"Forever, Parisko Père-Lachaise hilerrian ainguratutako film bikainak irabazi du Punto de Vista jaialdiaren hirugarren ekitaldiko sari nagusia. Hartan, eta 95 minutuan, haren zuzendari Heddy Honigmann andreak buru-belarri eginahalean bete nahi du helburu paregabe eta eredugarri hau; hots, biziaren iheskortasunaren aurrean "artea kontsolagarri zaigula" frogatzea. Baina, ez al dio helburu horri berari hats ematen, jakitun ala ez, periferian kokatuta dagoen ohi kanpoko jaialdi arriskatu honek? Ez baita kasualitatea Jean Vigoren zineari zerion jakintza berbera hautematea Forever lanean; eta, hain zuzen ere, Jean Vigo zinegilearen oroitzapenak, lanak eta familiak argitzen dute Punto de Vista jaialdiaren izaera".

ANTOLATZAILEAK
Gobierno de Navarra NICDO
LAGUNTZAILEAK
Teatro Gayarre Fundación Museo Jorge Oteiza Civican Centro de Arte Contemporáneo de Huarte Acción Cultural Española Radio 3 Euskalerria Irratia Cultura Film Revista Filmada Revista Don Institut Français
Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información