es | eu | en
hasiera  |  jaialdia  |  zenbait iritzi
ZENBAIT IRITZI
2008. EDIZIOA

Luciano Barisone. Dei Popoli zinema-jaialdiko zuzendaria. Epaimahaikidea. Visions du Reel zuzendaria

"Niretzako, bizirik dagoen zerbait da festibala: egitarau jakin bat eta gonbidatu batzuk baino haratago doan zerbait da; espiritu mota bat da, “genius loci” deritzona, espazioak bateratzen dituena, arkitektura, filmak, horiek egin dituzten pertsonak, ikusleak, langileak. Zentzu horretan, aurki daitekeen onena zera da: arrazoizkotasuna, antolaketaren efizientzia eta adorearen arteko oreka, hau da, proposamen artistikoaren interesa. PUNTO DE VISTA-k hori guztia du. Bertan, izan ere, lan inteligente bat sumatzen da, bai eta lan egiten dutenen gizatasuna ere. Niretzako, epaimahaikide gisa, esperientzia izugarri polita izan da, eta festibalean izan eta gero, PUNTO DE VISTA oinarrizko pieza bilakatu da, Europa mailan dokumentalen arloan izan dudan esperientziari dagokionez".

Ross McElwee. Errealizadorea. Epaimahaikidea.

"Jaialdi zoragarria da. Epaimahaikideek barneko eta kanpoko ikuspegia izan ohi dute; eta bi-bietatik, modu bikainean antolatuta dagoela iruditu zitzaidan. Gehien gustatu zitzaidan gauzetariko bat zera izan zen: “ikus-entzunezkoen merkatuetako giroa” ez zela ia nabaritu ere egiten. Bakoitzaren irizpidearen arabera filmak baloratzeko zegoen han jendea, erosteko eta saltzeko baino; gainera, ohartu nintzen, jaialdiak ez zuela aukeraturiko filmen inguruko uste osoa. Film horietako batzuk erronka garbia islatzen zuten; beste batzuk, ordea, frustrazioa. Hala ere, errealizadorea naizen heinean, nire mugak gainditu nituela sentitu nuen. Esperientzia ahaztezina izan da".

Albert Alcoz. Errealizadorea. “Heterodocsias” ataleko parte-hartzailea.

"Nafarroako Zinema Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdian proiektatutako filmen egitarauak argi erakusten duenez, Punto de Vista jaialdirik eta ausartena, txukunena eta koherenteena da, estatu mailan. Hautatutako filma eta bideoen kalitatea horren da handia, saio bakoitza are urrutiago joan daitekeela; hau da, dokumentalen ikus-entzunezkoetan kontzepzio berritzaile nahiz esperimentaletan ikuspegi berria sortzen da. Punto de Vista-k, izan ere, zinema eta bideo dokumentalen (eta, ondorioz, entsegu-zinema eta dokumental esperimentalen) gaur egunaren nahiz etorkizunaren alde egiten du; horretarako, modu perfektuan neurtuta dagoen hautaketa-irizpide batez baliatzen da, etorkizunari aurre hartuz”. (blog Visionary Film)".

Victor Iriarte. Errealizadorea. “Heterodocsias” ataleko parte-hartzailea.

"Punto de Vista bezalako Jaialdiak, berriro ere zineaz hitz egiten den lekuak bilakatu dira: dituen aukerak, mugak, bide berriak, etorkizuneko formatuak, jatorriaren oroitzapena, etab. Horregatik da jaialdi hau geroz eta beharrezkoagoa, eta horregatik sorrarazten du miresmena eta interesa gaur egun oraindik zinea zer demontre den galdetzen dihardugunon artean".

Manuel Yánez. “Otros cines”. 20-2-2008

"Atsegin ditut jaialdia bera definitzen dituzten kontzeptuak zalantzan jartzeko ausardia duten jaialdiak. Nafarroako Zinema Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdi Punto de Vistaren kasuan, aurten du bere laugarren edizioa, eta bere lorpen handienen artean dago, Dokumental terminoa horren modu zabal eta zehazgabean interpretatzea. Izan ere, proiekzioei so eginez gero, katalogoak irakurriz gero, edota erakustaldiak dirauen artean sortzen diren eztabaidak entzunda, argi dago “zinema dokumentala” izena ematen genion hura atzean gelditu dela, termino iradokitzaile eta anbiguoagoei lekua uzteko; esaterako, “ez-fikziozko zinea” edo, nire faboritoa den “errealitatearen zinea".

David López. “Séptimo vicio”. 26-2-2008.

"Nafarroako Zinema Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdiaren laugarren edizioak oso inpresio ona utzi digu; benetako luxua izan da, eta horren adierazgarri dira: proposamenaren beraren filosofia, antolaketa bikaina, zalantza ezinezko errealizadoreek egindako tituluen hautaketa zorrotza nahiz dagoeneko etorkizuneko zinegileak diren hasiberriena, eta jaialdiko atal guzti-guztien azterketa zehatza".

Penélope Coronado. “Cinestrenos.com”. 18-2-2008.

"Gaur eguneko egileen zinema dokumentaleko ardatz bilakatu da egunotan Iruña. Laugarren urtez jarraian, errealitatearekin lotutako zinema garrantzitsua batu da Nafarroako hiriburuan , kutsu autobiografikoa duen zinema batez ere, lekukotza bat utzi eta pertsona nahiz kolektibo jakin batzuen memoria gordetzeko asmoarekin. Asko eta asko dira Punto de Vistan erakutsi diren esperientzia zinematografikoak; jaialdi horrek, urtez urte, gero eta apustu garbiagoa egiten du zine arruntaren marjinetan dagoen zinemaren alde, kamara baten atzean dagoen begiradak eman lezakeen emaitza ahalik eta gehien miatuz".

Elena Ortega. “Blogs&Docs”. 3-4-2008.

"Iazko urtea finkapen-urtea izan bazen, aurton hedapen-urtea izan dela esan genezake. Nafarroako Zinema Dokumentaleko Punto de Vista Nazioarteko Jaialdiak hiriko ikusle ugari bildu du, laugarren urtez jarraian; bere historian lehenengo aldiz, gainera, sektoreko profesional talde garrantzitsua bertaratzea lortu du (programatzaileak eta dokumentalistak), bai eta kazetari espezializatuak ere, gaur egun, oraindik orain, zinema-jaialdi batek izan dezakeen oihartzuna neurtzeko ezinbestekoak direnak".

Francisco Algarín. Kane 3. 2008ko martxoa.

"Lau urte aski izan dira Nafarroako Zinema Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdi Punto de Vista, Espainiako jaialdi zinematografiko zaharrenean bilakatzeko. Xixon eta Las Palmasko bere neba-arrebak baino azkarrago hazi da; hiru horien artean osatzen dute Espainiako zinemazaletasun-triangelua. Heldutasun hori argi nabaritzen da horren gazte bezain erradikalak diren atal desberdinen programazioan, bai eta argitalpenetan ere".

Alvaro Arroba. Cahiers du Cinéma-España. 2008ko martxoa.

"Pasioaren jaialdia da, Espainia mailan urrienetako bat; hiriko ikusleek badute bere berri, estimua diote eta urtez urte geroz eta zaletu gehiago biltzen ditu. (...) Alde batetik, Punto de Vista Europa mailan burutzen diren zinema-dokumentalaren jaialdi bikainen neba-arreba dela esan genezake (Marseilla, Parisko Cinéma du Rée edota Lisboako Docs). (...) Hala ere, programaketa horren benetako balioa honetan datza: zinemazaletasun alternatiboaren aurkezpena publikoaren eta kritikaren esku uztea, zinemagile ia ezezagunen izenez josita; Cahiersimoa, cultural studies amerikarra edota eMule bidezko zinefagia berria alde batera uzten dutenak, alegia".

ANTOLATZAILEAK
Gobierno de Navarra NICDO
LAGUNTZAILEAK
Teatro Gayarre Fundación Museo Jorge Oteiza Civican Centro de Arte Contemporáneo de Huarte Acción Cultural Española Radio 3 Euskalerria Irratia Cultura Film Revista Filmada Revista Don Institut Français
Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información