es | eu | en
hasiera  |  jaialdia  |  zenbait iritzi
ZENBAIT IRITZI
2009. EDIZIOA

Marta Andreu. 2009ko Epaimahaikidea

"Punto de Vista” jaialdiak eraiki duen moduko espazioarekin topo egitea benetako plazera da. Etengabeko mugimendua gailentzen den eta errealitatearen bilakaera eskuzabaltasun keinu sakon batean konpartitzen den tokia da, eraikitako bizimoduari nahitaezko leihoa, sentikortasunez eta ezagutzaz betea, irekitzen dioena, besteek ikusitako eta bizitako pitzaduretatik ibiltzea ahalbidetuz eta bere arrastoetatik ikasteko aukera emanez mundu honetan dugun tokia apur bat hobeto ulertzeko eta, baita, hari nondik begiratu behar zaion zalantzan jartzeko ere. Errealitateari eta har hartzen duen itxurari buruzko hausnarketa bulkada bakar baten baitan bilduta ikusle batek egingo luken moduan bizitzea pribilegioa da".

Ben Rivers. 2009ko Epaimahaikidea

"Inolako zalantzarik gabe, Punto de Vista jaialdia inoiz ikusi dudan harrigarrienetakoa da; eta ez gastronomiari eta Nafarroako ardoari buruzko elkarrizketa atseginengatik soilik, baizik eta, batez ere, elkargune bakar batean kontzentratzen den inoiz ikusi dudan dokumental-hautaketarik baliotsuena delako; mugak eraitsi dituen tokia da eta dokumental hitzaren benetako esanahia zein den zalantzan jarri duena. Zinemagile naizen aldetik, oso inspiratzailea izan zen tartean sartuta sentitzea eta, agian, lehenengo aldia izango da dokumentalista izenez deitzeak ondo sentiarazi nauena".

Jorge Oter y Germán Rodríguez. “Revistapausa.com”. 2009ko maiatza.

"Nora zuzentzen du begirada Punto de Vista jaialdiak? Generikoki dokumentala deitu zaionari buruzko begirada arakatzailea da. Jaialdiak behin eta berriz eztabaidatu izan den gaia, hau da, dokumentala zer den, jorratzen du generoek ezarritako kortsea behin betiko eranzteko eta mugaz haraindiko formula berriak, errealitatea modu desberdinean adierazten dutenak eta ikustarazten digutenak, aurkezteko eskubidea bere gain hartzeko".

Manuel Yañez. “Otros cines”. 2009ko otsailaren 17an.

"Jaialdiek zinemaren historiari buruz dugun pertzepzioa eraldatzeko gaitasuna dute. Horrek behar luke izan, hain zuzen, bere aspirazio nagusi. Orainaren (zinematografikoa, historikoa, soziala) irudi ikusgarria ematen duten filmen estreinaldiaren bitartez nahiz iraganaren azterketa kirurgiko baten (atzerabegirakoa) bitartez, edozein jaialdi onek zinema eta bere historia elkarrizketan jarri behar ditu. Punto de Vista – Nafarroako Zinema Dokumentalaren Nazioarteko Jaialdia– betebehar horretaz jabetzen da eta, hain zuzen, bere egitekoa eta jarrera historizismoarekin bezain lotuta daude futurismoarekin".

Covadonga G. Lahera. “Contrapicado.net”. 2009ko urtarrila/otsaila.

"Azken batean, eta infante bati Lurrean bere bosgarren urtean dagokion bilakaera nahiko balu bezala, PdV bere buruaz kontziente da eta bere nortasun propioa definitu du; ezaugarrien artean, besteak beste, aipatu behar da egunetik egunera garatuz doala gutxi landutako lurraldeen araketan murgiltzen den heinean eta aipatu lurraldeak ikusle ipurtarinentzat eskatzen dituela. Hain zuzen, PdV jaialdiak nazio mailako nahiz nazioarte-mailako lehiaketen esparruan posizio ona du. Luzerako izan dadila".

M. Martí Freixas. Cahiers Du Cinéma – Espainia. 2009ko apirila.

"Punto de Vista jaialdiaren elementu garrantzitsuetako bat deialdiak egiteko duen gaitasun da. Espainiako puntu guztietatik etorritako errealizadore, kritiko, irakasle, ikasle eta dokumentalak gogoko dituztenak Iruñean biltzeak sinergia beharrezkoak eta baliagarriak sortzen ditu eta bizia ematen dio sektoreari; gainera, jaialdiak hirian bertan gero eta interes handiagoa pizten duela azpimarratu behar da".

ANTOLATZAILEAK
Gobierno de Navarra NICDO
LAGUNTZAILEAK
Teatro Gayarre Fundación Museo Jorge Oteiza Civican Centro de Arte Contemporáneo de Huarte Acción Cultural Española Radio 3 Euskalerria Irratia Cultura Film Revista Filmada Revista Don Institut Français
Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información