es | eu | en
hasiera  |  jaialdia  |  zenbait iritzi
ZENBAIT IRITZI
2010. EDIZIOA

Luis MiñarroLuis Miñarro. Ekoizlea. X Films proiektuko adituen batzordeko kidea

"Nire ikuspuntuaren arabera, Nafarroako Zinema Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdia guztiz beharrezkoa da. Horri esker, Espainian ezezagunak diren autoreak ezagutzen dira; esaterako, edizio honetan Jem Cohen. Programazioa koherentzia osoz diseinatuta dago eta modu horretan, jaialdian profesional ezagunek gure zinemako talentu berriak ikus ditzakete. Honelako ekimenak guztiz beharrezkoak dira zinema ekoizpen-foku handiez harago egitearen gertaera dinamizatu eta deszentralizatzeko. Esperientzia laburra izan zen, hotza egiten zuen, baina oso ondo pasatu nuen. Eta, gainera, Oteiza museo-etxean barne-behaketa egiteko aukera izan nuen".

Pere RocaPere Roca. TVE_Canal Culturako zuzendaria. X Films proiektuko adituen batzordeko kidea.

"Punto de Vista jaialdi jator eta muturrekoa da, erredundantzia saihesten duena".

Pablo BaurPablo Baur. El Conserje lanaren zuzendaria (Sail ofiziala).

"Jaialdiak beti dira onak nik egiten ditudan filmentzako, baina nire ustez Punto de Vista erreferentzia da dokumentalaren munduan, eta esperimentaziora eta nagusi den ortodoxiarekin nola edo hala apurtzen duten zinemagileen bilaketara irekita dago".

Virginia del PinoVirginia del Pino. Errealizadorea. Heterodocsias Heterodocsias” ataleko parte-hartzailea X Films proiektuan.

"Nire ustez oso garrantzitsua da jaialdiek ahal duten neurrian inplikatzea -Punto de Vista jaialdiak egiten duen moduan- eta errealizadore askorentzat gure filmak egiteko bitartekoak izatea zein zaila den ulertzea. Ea gainerakoak ere animatzen diren".

María PallierMaría Pallier. Metrópolis -TVEko zuzendaria. Epaimahaikidea 2010.

"Inoiz ez nuen Iruña elurtuta ikusi, oso atsegina ikusmenerako, eta horrekin batera, hotza. Baina hotzak ezin izan zuen hoztu jaialdiko talde osoak ematen duen giza berotasuna. Bero hori atal ofizialean ere antzeman ahal izan zen. Atal horretako lanetan interes zintzoa ikusi zen, baina ez minbera edo sentsazionalista. Dokumentala eta esperimentala lotzeko apustu arriskutsuak Punto de Vista jaialdi bikaina bihurtzeaz gain, generoa Arte kategorian kokatzen du".

Lisa BarbashLisa Barbash. Sweetgrass-eko zuzendaria (Atal Ofiziala)

"Zaila da esatea zein gustatu zaidan gehien Punto de Vistan. Asko gustatu zitzaidan pelikulen hautapena eta lehian parte hartutako obra berrien eta maisu handien atzera begirako bikainen artean lortutako oreka. Oso baliotsuak dira hainbeste zuzendari berritzaile eta adimentsu ezagutzeko eta kritikariekin eta publikoarekin iritziak trukatzeko aukera kontaezinak, formalak nahiz informalak. Egia esan jaialdiaz gozatu egin dut orokorrean, jai giro lasaiaz eta betiere profesionalaz".

Lynne SachsLynne Sachs. Zine-zuzendaria. Epaimahaikidea 2010

"Zinearen inguruko nazioarteko jaialdi batek izen gisa subjektibotasuna erakusten duen esaldia izateak, nire ustez jarrera erradikala du. Ohikoa den bezala, hiri edo herrialde baten izena izanik jaialdia zein erkidegotan egiten den nabarmenduko litzateke; kasu honetan, ordea, Punto de Vista jaialdiak zinea lehen pertsonan egiten du, eta, errealitatearekin lan egitearekin batera, ideien adierazpena gailentzen da informazioaren hedapenaren gainetik. 2010eko edizioko epaimahaiko kide gisa, egiaztatu ahal izan ditut jaialdiaren sortzaileek eta antolatzaileek zuzendarien ikuspegia agerian jarri nahi izateko hartutako erabaki ausartaren emaitzak. Zazpi jaialditan aritu naiz epaimahai-lanetan, New York, San Frantzisko edo Buenos Aires bezalako hiri hain ezberdinetan; beraz, fede eman dezaket Punto de Vistako pelikulek duten orijinaltasunaz, oro har. Aste batean ikusi ditut hizkuntza zinematografikoaren alderdi guztiak zalantzan jarri, ezagutzen ez nituen ezkutuko geografiak erakutsi eta izatearen mugak zabaltzen dituen jendea ezagutzeko aukera eskaini didaten obrak. Nire ustez, zuzendari bezala, emaitzak bikainak, txundigarriak eta inspiratzaileak izan dira".

Félix PiñuelaFélix Piñuela. Versión española -TVEko zuzendaria.

"Igande goiz bat artalde erraldoi batekin. Hogeita hiru minutu Nizan, hamahiru itsas zaldiz inguratuta, hogei minutu atezain baten azalean, laurogeita zortzi sukaldari moduan ez dakit zenbat gerratan… Eta, gero, kanpoan, kalea. Hiriko kalea, arkupeak, lurpeko pasabideak, bihurgune arriskutsuak eta balkoi zabalak dituen hiria. Ez dago galtzerik. Ke-seinaleak irakurtzen jakinez gero, leku egokira iritsiko zara, eta ardoa eta lagun egokiak izango dituzu zain. Eta, deskuidatzen bazara, bazter anonimoak filmatzearen laguna denJem Cohenen film batean agertuko zara. Horixe izan zen, nire ikuspuntutik, PdV2010. Gozatu genuen. Amaitu zen. Iheskortasuna edertasun modu bat dela ikasi dugu".

Miquel Martí FreixasMiquel Martí Freixas. Kazetaria

"Punto de Vista jaialdiari buruzko iritzi azkarra laburtzeko esan daiteke... Iruñan aste trinkoa bizitzea... goizetik gauera gelditzen ez den zinema-jaialdia...ikusleei zinema dokumental garaikiderik onena eskaintzen zaie... Iruñako ikusleak gero eta gehiago dira eta Espainia osotik jaialdirako beren beregi ikusleak iristen dira, eta guztiek "troupe" trinko, leial eta aldi berean zorrotza osatzen dute... eta gehitzeko esango dugu, azken ohar moduan baina era berean garrantzitsua dena, antolaketa pri-me-ra-ko-a izan zen".

Aida VallejoAida Vallejo. Kazetaria

"Kultura ez da tapizekin eta estatuatxoekin egiten, ezta liburuekin eta filmekin ere... kultura trukeen, pentsamenduen, inspirazioen... bidez egiten da. Eta Punto de Vista batak bestea aurkitzeko eta hitz egiteko lekua da, ikusteko, iritziak emateko, ulertzeko eta trukatzeko lekua. Urrutiko sarbideen birtualtasunetik eta web bidezko bitartekotza-artifizioetatik kanpo, espazio bateratua ezinbestekoa da kultura handitu dadin. Eta Iruña, urtean astebetez, elkar ikusi, entzun, goretsi eta kritikatzeko leku pribilegiatua bihurtzen da; artea eta artearen zerizana aurrez aurre jartzeko: zinema-aretoaren iluntasunean jesartzen dena eta pantailara une bat, arrazoi bat, pentsamendu bat... eramaten jakin duen horren begirada konektatzearen magia...".

ANTOLATZAILEAK
Gobierno de Navarra NICDO
LAGUNTZAILEAK
Teatro Gayarre Fundación Museo Jorge Oteiza Civican Centro de Arte Contemporáneo de Huarte Acción Cultural Española Radio 3 Euskalerria Irratia Cultura Film Revista Filmada Revista Don Institut Français
Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información