es | eu | en
hasiera  |  jaialdia  |  zenbait iritzi
ZENBAIT IRITZI
2011. EDIZIOA

Ernesto BacaErnesto Baca. Vrindavana-ren zuzendaria. Atal ofiziala.

"Nire ustez, Iruñeko jaialdia ospe handiko jaialdia da programa mota kontuan hartuta, programazioa oso arriskatua baita. Arrisku horiek hartzearen eraginez gauza berrien, irudi berrien aldeko apustua egin da, ikusle berrien aldeko apustua ere egin da, gauza berriak ikusi nahi dituzten ikusleen aldekoa. Eta horrek munduko jaialdi garrantzitsuenen artean kokatzen du, jaialdian saritua izateak duen esanahiaz gain.".

Ben RussellBen Russell. Zuzendaria. Epaimahiaren kidea

"Iaz irabaztea gauza handia izan zen. Hona itzultzea gauza guztiz atsegina da, epaimahaia bikaina da. Jaialdia programatzeko erabiltzen den arretak eta sentikortasunak harritu egiten nau, eta gogo handia dut astebetez film bat eta beste bat eta beste bat ikusten egoteko… Zorte handia dut! Errespetatzen dudan jendearekin bat egitea eta zinemari buruz sentikortasun handiarekin hitz egitea luxu handia da. Leku bikaina da".

Andrés DuqueAndrés Duque. Color perro que huye-ren zuzendaria. Atal ofiziala.

"Punto de Vista niretzat Espainiako jaialdirik onena da, zalantzarik gabe. Carlos Muguiroren zuzendaritzapean nengoenean batzuei errealitatea kamera mugikorrekin atzemateko lana agindu ziguten. Esperientzia aberasgarria izan zen eta nirekin kidetasun asko zuen jendea ezagutu nuen, bestela ezin izango nituen eta ezagutu. Aste zoragarria igaro genuen, zinema ona eta asko adiskidetasunean. Ordutik jaialdiaz maiteminduta nago ".

Nicolas PhilibertNicolas Philibert. Nénette-ren zuzendaria. Ekitaldi bereziak

"Punto de Vista jaialdiari buruz oroitzapen ona dut. Jaialdia oso ondo dagoela uste dut. Hasteko, izenak berak, Punto de Vistak, jaialdiari buruz asko esaten du. Edizio ildoa, perspektiba eta eskakizuna daudela erakusten du. Hortik beste jaialdi batzuk daude, baina ez da hautaketarik egoten, dena proiektatzen da, hirurehun edo bostehun film, guztia eta edozer. Hemen eskakizuna dago eta horregatik itzultzen naiz gustura. Jaialdi askok izaten duten gaixotasuna da gehiegi hazi nahi izaten dutela, gauza gehiegi sartzen ahalegintzen direla. Punto de Vistak benetako hautaketa egiten du programatzeko orduan. Arriskatu egiten zarete, eta zinemagileok ere arriskatu egiten gara, eta beraz, guretzat suspergarria da honelako espazio bat aurkitzea gure filmak aurkezteko".

Campbell XCampbell X. Fem-ren zuzendaria. Pertsonala politikoa da.

"Jaialdia esperientzia ikaragarria izan zen niretzat. Punto de Vista jaialdi gustukoenetakoa bihurtu da niretzat. Esperimentazio maila bat onartzen duten eta dokumentalaren generorako erronka diren jaialdiak gustatzen zaizkit. Hemen ez daude talking heads izenekoak dituzten dokumentalak bakarrik, mundu guztiak ezagutzen dituenak. Programatzaileek ez dute beldurrik status quoa aldatzeko eta arriskuak euren gain hartzeko, eta horren eraginez galderak sortu eta eztabaida pizten da ".

Laila PakalninaLaila Pakalnina. On Rubik’s Road-ren zuzendaria. Atal ofiziala.

"Eskerrik asko guztiarengatik. Hautaketa bikaina + zinema gustuko duten pertsonak ezagutzeko aukera = jaialdi zoragarria. Gora Iruñea! Film onak egiten ahaleginduko naiz zuen jaialdian berriro ere hautatu nazazuen".

Naomi UmanNaomi Uman. Zuzendaria. Epaimahiaren kidea.

"Plazer handia izan zen niretzat Iruñean egotea. Filmak zoragarriak izan dira, jendea maitagarria, bilerak lagun zaharrekin, jende berria ezagutzeko aukera. Harro nago nire lana hemen aurkeztu ahal dudalako, kalitatea oso handia delako eta jaialdiak ez-fikziozko zinemari buruzko ikuspegi zabala duelako. Bihotz-bihotzez zoriontzen zaituztet. Jaialdi benetan garrantzitsua sortu duzue. Eskerrik asko zuen lanarengatik ".

J.P. Sniadecki J.P. Sniadecki . Foreign Parts-ren zuzendaria. Atal ofiziala.

"Eskerrik asko Punto de Vista jaialdia guztientzat esperientzia zoragarria bihurtzeko erabili zenuten energia guztiarengatik! Oraindik irribarrez ari gara zuekin zein ondo igaro genuen gogoratuta".

Michelle CitronMichelle Citron. Daughter Rite-ren zuzendaria. Pertsonala politikoa da.

"Jaialdia zoragarria da, agian nik ezagutu dudan onena. Jendea oso atsegina zen eta egunero elkarrekin bazkaltzen genuenez jaialdiko langileen eta zinemagileen erkidegoa sortu zen. Plazer handia izan zen".

Michael JacobsohnMichael Jacobsohn. Young Braves eta America’s Best-en zuzendaria. Young Filmmakers Rediscovered.

"Eskerrik asko nire historia 40 urte geroago ezagutarazteko eta munduari existitzen naizela azaltzeko aukera emateagatik. Izar bat banintz bezala sentitu nintzen. Jaialdiak eta hiriak etxean banengo bezala sentiarazteko zuen gaitasunak hunkitu egin ninduen".

Gabe KlingerGabe Klinger. Young Filmmakers Rediscovered.

"Punto de Vista bikaina da eskalarengatik eta kalitate handiko zinema oinarri duelako. Orain merkatu zabala dago gauza hauetarako, hausnarketa asko daudenez oso kitzikagarria da hain ondo arteztutako zerbait ikustea. Nire ustez, zinema jaialdi baten eginkizun nagusia oroimena gogora ekartzea eta historiarekin elkarrizketa mantentzea da. Jaialdiak horren gaineko kontzientzia izan ez arren, horixe da benetan egiten ari dena. Bi film elkartzen direnean jaialdia daukagu, badago hautaketa, eta hautaketa horretatik elkarrizketa sortzen da, film zaharrekin edo berriekin, 60ko hamarkadan nerabeek egindako filmeekin eta 102 urteko batek Portugalen egindako filmearekin. Guztiak elkarrizketa batean sartu behar dira, elkarrekin egon behar dute. Horixe egiten dugu gure bizimoduan, gure historiarekin eta iraganarekin etengabe elkarreragiten dugu. Zinema jaialdi batetik espero dezakegun zerbait da, jaialdi bati eskatu ahal diogun zerbait da, agerian egon behar duen osagaia da".

Elia UrquizaElia Urquiza. X Films Proiektua. Errealizadorea.

"XFilms ikus-entzunezko sormen arriskatuena babesteko apustu erabakigarria da, atal horri izena ematen dion ekoizpen-etxearen espirituari jarraituz. Enpresa horrek Espainiako zinemaren lanik interesgarrienetako batzuk egin zituen. Nire ustez, urteek aurrera egin ahala ikus-entzunezko lanen bankua sortuko du, nafar testuingurua oinarri hartuta, eta horiek Foru Komunitatearen erretratu oso baliagarria sortuko dute. Xfilms atalak Punto de Vista jaialdiaren ildo nagusiari jarraitzen dio, eta munduan erreferentzia bihurtu da proposamen arriskatuak egiten dituelako eta abangoardiako zinema modu erabakigarrian babesten duelako".

Daniel CubertaDaniel Cuberta. X Films Proiektua. Errealizadorea.

"(X Films) proiektua arranditsua da, ederra delako; bilduma baten komisarioa epe luzean izatea bezalakoa da. Planteatutako gaia gaur-gaurkoa da, garrantzitsua. Zalantzan jartzen diren kontatzeko moduak; instituzionalaren eta komertzialaren plantilla orokorren aurrean, zinema gerrillaria".

Chus DomínguezChus Domínguez. 2010 X Films Proiektua. Errealizadorea.

"(X Films) ekimen bikaina, zoragarria iruditzen zait. Jaialdi batentzat beharrezko ekimena iruditzen zait, ekoizpen independentean parte hartzea eta sustatzea, eta bideo-entseguaren barruan, esperimentalaren barruan, dokumentalaren terminoa esangura zabalenean, irekienean".

ANTOLATZAILEAK
Gobierno de Navarra NICDO
LAGUNTZAILEAK
Teatro Gayarre Fundación Museo Jorge Oteiza Civican Centro de Arte Contemporáneo de Huarte Acción Cultural Española Radio 3 Euskalerria Irratia Cultura Film Revista Filmada Revista Don Institut Français
Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información