es | eu | en
hasiera  |  jaialdia  |  zenbait iritzi
ZENBAIT IRITZI
2015. EDIZIOA

Chris GudeChris Gude. Mambo Cool filmaren zuzendaria. Kolonbia

"Jaialdiaren izena egokia iruditzen zait: mundua ikuspegiz eginda dago. Aukera ona izan da izen horrena. Hortik dator gainerakoa.".

Joan AntunezJoan Antunez. Out filmaren zuzendaria. Espainia.

"Niretzako jaialdi bikaina da, jaialdi ausarta, jende gaztearen aldeko apustua egiten duena. Horrelako jaialdiak beharrezkoak dira, bazter horietan barrena, normalean pantailatik kanpo geratzen diren tokiz kanpo horiei lekua eginez, bidea irekiko dutenak".

Guillermo MoncayoGuillermo Moncayo. Echo Chamber filmaren zuzendaria. Kolonbia.

"Punto de Vista-ren moduko jaialdi txikiak, apustu jakin bat egiten duenak, zinema-mota jakin bat bultzatzeko, nolabait ere hauskorragoa dena, borondatea islatzen du eta hori, niretzako, erresistentzia mota bat da. Punto de Vista-ren moduko adierazpenek horrelako zinema egiten jarraitzeko aukera ematen dute eta ni bezalako zuzendariei produkzioan jarraipena edukitzea ahalbidetzen diete".

Diego GutiérrezDiego Gutiérrez. Huellas filmaren zuzendari-kidea. Herbehereak.

"Filmen aurkezpenak inguratu ohi dituen glamour hori ez duen jaialdi horietako bat dela uste dut eta lagunekin eta zineman beste maila batean, askoz ere modu erlaxatuagoan, interesatuta dagoen jendearekin topo egiteko aukera ematen dizu".

Danniel DannielDanniel Danniel. Huellas filmaren zuzendari-kidea. Herbehereak.

"Asko gozatu dut jaialdian, ez baitago merkaturik, oso atsegina eta hurbilekoa da. Eta bertako publikoarekin harrituta geratu naiz, interes handia dago. Hiri txikia da eta ez nuen hainbeste jende bertaratzerik espero".

Louis HendersonLouis Henderson. Lettres du Voyant filmaren zuzendaria. Frantzia.

"Jaialdia oso interesgarria dela iruditzen zait; estimatzen dudana jaialdiak ez dioela dokumentalak forma artistiko gisa nola izan behar duenari inolako mugarik jartzen da. Zentzu horretan, programa oso irekia da. Eta hori da, hain zuzen, nire filma hemen egitearen arrazoia, seguruenik, ez baitzuten onartuko zinema dokumental tradizionalagoen edo kontserbadoreagoen jaialdietan. Eta hori benetan freskagarria eta garrantzitsua dela deritzot, ezin baitugu uneoro berdina esan eta dokumentala, forma gisa, genero oso kontserbatzaile bihurtu baita; beraz, berebizikoa dela iruditzen zait jaialdiak genero hori berrasmatzen saiatzea".

Fernando VílchezFernando Vílchez. Solo te puedo mostrar el color filmaren zuzendaria. Peru.

"Punto de Vista Europako jaialdirik onenetarikoa dela deritzot, Espainian ez fikziokoen artean onena; ni ikusle gisa beste hainbat aldiz ere bertan egona naiz eta bitxi asko aurkitu izan dut hemen eta nire filmetako bat noizbait hemen erakustea betetzeko nuen amets bat zen. Jaialdira etortzen den lagun asko ezagutzen dut, komunitate sendo bat dagoela ikusten dut, eztabaida eta debate interesgarriak sortzen dira bertan, betidanik erakargarriak iruditu izan zaizkidanak. Niretzako ohore bat da jaialdian parte hartzea".

ANTOLATZAILEAK
Gobierno de Navarra NICDO
LAGUNTZAILEAK
Teatro Gayarre Fundación Museo Jorge Oteiza Civican Centro de Arte Contemporáneo de Huarte Acción Cultural Española Radio 3 Euskalerria Irratia Cultura Film Revista Filmada Revista Don Institut Français
Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información