es | eu | en
hasiera  |  2017ko albisteak  |  Punto de Vista-k Gazte-Epaimahaia estreinatzen du, 18-25 urte bitarteko 50 gaztek osatua; 1.500 euroko saria emango dute
FILMEN BILATZAILEAIr a Buscador de Películas
Punto de Vista Bilduma
ALBISTEAK
2014.10.29
Punto de Vista-k Gazte-Epaimahaia estreinatzen du, 18-25 urte bitarteko 50 gaztek osatua; 1.500 euroko saria emango dute
Punto de Vista-k Gazte-Epaimahaia estreinatzen du, 18-25 urte bitarteko 50 gaztek osatua; 1.500 euroko saria emango dute
Bere ibilbidean lehenengo aldiz, Punto de Vista Zinema Dokumentalaren Nazioarteko Jaialdiak bere IX. Edizioan Gazteriaren Epaimahaia edukiko du, 18-25 urte bitarteko 50 gaztek osatuko dutena. Gazte-Epaimahaian parte hartzea borondatezkoa izango da eta Sail Ofizialeko film guztien proiekzioetara joateko konpromisoa barnebiltzen du. 2015ean, goizeko saioak otsailaren 10etik 15era bitartean eskainiko dira Baluarte Nafarroako Biltzar Jauregi eta Auditorioan. 
Gazte-Epaimahaian parte hartzeko izena ematea Jaialdiaren web orriaren bitartez egingo da 2014ko azaroaren 3tik aurrera. Izena 50 gaztek baino gehiagok emanez gero, bukaerako hautaketa Jaialdiaren zuzendaritzaren esku geratuko litzateke. 
Gazte-Epaihamaia Epaimahai Ofizialari gehitzen zaio, aurreko edizioetan bezala, nazioarteko izaera edukiko du eta sektoreko adituez eta profesionalez osatuta egongo da, Nafarroako Gobernuko Kultura Departamentuko zuzendari orokorrak izendatuak. Bere erabakia Punto de Vista-ren hurrengo amaiera-galan emango da jakitera.
Gazteen Filmik Onenaren Saria 1.500 eurokoa izango da eta Jaialdiko sari berezien atalean sartzen da publikoak ematen duen Filmik Onenaren Sariarekin, 1.500 eurokoa eta Rencontres Cinématografiques de Cerbère-Portbou Sariarekin, 300 eurokoa, batera. Horretaz gain, hautatuko filmek Punto de Vista-ren Filmik Onenaren Sari Nagusia, 10.000 eurokoa, Zuzendaritza Onenaren Jean Vigo Saria, 5.000 eurokoa, eta Film Laburrik Onenaren Saria, 3.000 eurokoa, ere lor ditzakete. Jaialdiak bi aipamen berezi ere egiten ditu, horiek ez dute zuzkidura ekonomikorik izango.

itzuli

ANTOLATZAILEAK
Gobierno de Navarra NICDO
LAGUNTZAILEAK
Teatro Gayarre Fundación Museo Jorge Oteiza Civican Centro de Arte Contemporáneo de Huarte Acción Cultural Española Radio 3 Euskalerria Irratia Cultura Film Revista Filmada Revista Don Institut Français
Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información