es | eu | en
hasiera  |  2017ko albisteak  |  Punto de Vista jaialdian uharteei buruzko dokumentalen ziklo bat izango dugu ikusgai
FILMEN BILATZAILEAIr a Buscador de Películas
Punto de Vista Bilduma
ALBISTEAK
2014.10.29
Punto de Vista jaialdian uharteei buruzko dokumentalen ziklo bat izango dugu ikusgai
Punto de Vista jaialdian uharteei buruzko dokumentalen ziklo bat izango dugu ikusgai
“Comme des lions de pierre a l’entree de la Nuit” (Olivier Zuchuat).

Nafarroako Punto de Vista Zinema Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdian atzera begirako hiru programa izango ditugu ikusgai, eta horietako bat UHARTEAK izango da. Dagoeneko 9. edizioa du jaialdiak, eta 2015eko otsailaren 10etik 15era ospatuko da Iruñeko Baluarte entzunaretoan. Punto de Vista jaialdiko atzera begirako beste zikloetako bat Margaret Tait zinemagile eskoziarrari buruzkoa izango da.

Jaialdiko zuzendari artistiko berriaren, Oskar Alegriaren, hitzetan, UHARTEAK programaren asmoa da “uharte urrunenetara bidaiatzeko irrika geografikoaz, urrunekoa gerturatzen eta mugaldeetarako grina biltzen saiatzeko eta, funtsean, muturreko gizona irudikatzeko irrika horretaz” hausnar egitea sustatzea. Proposamen hori oinarri hartuta, jaialdiko 9. edizioari giltza den galdera batekin ekingo diogu: nola kontatu uharte bat? Lehenbiziko erantzunak Robert Flaherty aitzindariaren eskutik helduko zaizkigu. Hark, Arango gizona eta Nanook filmetan itsasoak inguratutako jendea aukeratu zuen dokumentalaren istorioari hasiera emetako.

UHARTEAK zikloan Jean Epsteinen lana ere izango dugu ikusgai. Epsteinek, 30eko hamarkadan, honako hau hartu zuen helburu: jendeak hiru kilometro luze zituen eta, itsasoaren astinduen ondorioz, hiru hilerri zeuzkan uharte batean bizitzen jarraitzeko zer arrazoi zeuzkan jakitea. Lan horretan, olerki bretoiak baliatu zituen. Hala, programak ohorezko txoko bat edukiko du haren Mor' Vran filmarentzat, non ikusiko dugun 25 minutuan ez dagoela haizeak gogor jotzen ez duen planorik. Pelikula horretan ez dago lurrik, airea eta ura dira nagusi. Gainera, Epsteinek erakutsi zuen gauzen hondoa filmatzeko bertsoak ezinbestekoak direla. 

Rudolf Thome eta Cynthia Beatt bikoteak ere bere lekua izango du programan. Bi zinemagile horiek, 1978an, borondatez eta asmo antropologikoz galdu ziren Polinesiako uharte batean, eta esperientzia guztia oraindik Espainian estreinatu ez den kultuzko film batean jaso zuten: Uharte baten deskribapena

Flaherty eta Epstein begirada bakarreko bi uharte dira, baina programak planteatzen duen jolasa alderantzizkoa ere izan daiteke: uharte bakarreko bi begirada. Jean-Daniel Polletek eta Werner Herzogek, geografia beraren aurrean, hau da, Spinalonga uhartean, bi gai desberdin planteatu zituzten: uhartea itxialdiaren laztura guztia biltzen duen eremu erredukzionista gisa, L'Ordre filmean; eta orainaldiaren agonia Last words pelikulan. Meredith Monkek eta George Perecek ere uharte berbera aukeratu zuten istorioak kontatzeko, ez jendez hustutakoa, baizik eta biztanle gehien zituena: Ellis Island, amets amerikarraren bezpera izan zen uhartea. Hamasei milioi lagun eta hogeita bost hizkuntza pasa ziren handik; beraz, lekurik eza harrapatzeko saioa egiteko eremu hobezina zen. 

Punto de Vista jaialdiko programa honetan aurkeztuko dugun film-artxipelagoak hartuko du 2015eko maparen gehiengoa; dena den, uharteen gainean ikuspegi abstraktuagoa duten pelikula garaikideak ere izango ditugu ikusgai.  Bide batez, jaialdia munduko zinema-panoraman uharte bat bailitzan finkatuko dugu. 

Atzera begirako programa horien asmoa da jendeari zinemaren gainean hausnartzeko eta ezaupideak gehitzeko gonbit egitea; hori, zinemaren memoriaren zeharkako eta gaurkotasunaz haragoko ikuspegiarekin. Horregatik, hasiera-hasieratik, jaialdiak lasai aztertzeko izen, korronte, herrialde eta joerei ireki dizkie ateak: Raymond Depardon, Jem Cohen, James Benning, Japoniako mila urteetako zinema, saiakera-zinema eta dokumental faltsuak.

itzuli

ANTOLATZAILEAK
Gobierno de Navarra NICDO
LAGUNTZAILEAK
Teatro Gayarre Fundación Museo Jorge Oteiza Civican Centro de Arte Contemporáneo de Huarte Acción Cultural Española Radio 3 Euskalerria Irratia Cultura Film Revista Filmada Revista Don Institut Français
Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información