es | eu | en
hasiera  |  2017ko albisteak  |  1.237 filmek eman dute izena aurten Punto de Vista Nafarroako Zinema Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdian
FILMEN BILATZAILEAIr a Buscador de Películas
Punto de Vista Bilduma
ALBISTEAK
2014.10.29
1.237 filmek eman dute izena aurten Punto de Vista Nafarroako Zinema Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdian
1.237 filmek eman dute izena aurten Punto de Vista Nafarroako Zinema Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdian
Guztira, 1.237 filmek, film luze eta labur dokumentalen artean, eman dute izena aurten Punto de Vista Nafarroako Zinema Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdiaren IX. Edizioaren hautaketa-prozesuan parte hartzeko. Jaialdia 2015eko otsailaren 10etik 15era bitartean ospatuko da Baluarte Nafarroako Biltzar Jauregi eta Auditorioan.
Sail Ofizialean parte hartzeko lehiatuko diren 1.237 obrek 2003an egin zen Punto de Vista jaialdiaren azken edizioarekin alderatuta gehikuntza handia egon dela adierazten digu, non, 797 filmek eman zuten izena. Aurkeztutako filmak 78 herrialde desberdinetatik datoz. Parte-hartzerik handiena produkzio-etxe espainiarrena izan da, 278 lan erregistratu baititu; jarraian, produkzio-etxe frantziarrak (139 film), estatubatuarrak (125), poloniarrak (66), argentinarrak (64), mexikarrak (63), kolonbiarrak (51), alemaniarrak (39), italiarrak (36), portugaldarrak (35) eta belgikarrak (30) ditugu. 
Aurre-hautaketa fase honetara beste zenbait herrialdetatik iritsitako lanak ere aurkeztu dira, horien artean: Kuba, Costa Rica, Errusia, Israel, Japonia, Vietnam, Korea, Irak, Iran, Indonesia, Timor edo Yemenetik; horretaz gain, beste hainbat herrialderen arteko 192 koprodukzio ere iritsi zaizkigu. Aurten, latinamerikatik etorritako lanen parte-hartzea nabarmen gehitu da.
Bederatzigarren edizio hau Jaialdiak online bidalketa-sistema aukeratu duen bigarrena da, euskarri fisikoak apurtuz filmak Internet bitartez bidaltzearen aldeko apustua eginez. Horrek filmak munduko edozein tokitik jasotzea errazten du.  
Filmak inskribatzeko epea irailaren 30ean amaitu zen. Hautaketa-Batzordea jasotako lanak begiztatzen ari da eta abenduaren erdialdera emango da argitara amaierako hautaketaren berri. Batzorde hori Koldo Almandoz zinemagile eta kazetariak, Özge Calafato kazetari eta zinema-programatzaileak, Alexei Dmitriev zinemagileak eta Guillermo G. Peydró zinemagileak osatzen dute.
Hautatuko filmek Jaialdiak eskaintzen dituen sariak eskuratu ahal izango dituzte, hala nola: Punto de Vista-ren Filmik Onenaren Sari Nagusia, 10.000 eurokoa; Zuzendaritza Onenaren Jean Vigo Saria, 5.000 eurokoa eta Film Laburrik Onenaren Saria, 3.000 eurokoa. Jaialdiak bi aipamen berezi egiten ditu, horiek ez dute zuzkidura ekonomikorik izango. Horretaz gain, hiru sari berezi ematen dira: Publikoak ematen duen Filmik Onenaren Saria, 1.500 eurokoa; Gazte-Epaimahaiak ematen duen Filmik Onenaren Saria, 1.500 eurokoa eta Rencontres Cinématografiques de Cerbère-Portbou Saria, 300 eurokoa. 

itzuli

ANTOLATZAILEAK
Gobierno de Navarra NICDO
LAGUNTZAILEAK
Teatro Gayarre Fundación Museo Jorge Oteiza Civican Centro de Arte Contemporáneo de Huarte Acción Cultural Española Radio 3 Euskalerria Irratia Cultura Film Revista Filmada Revista Don Institut Français
Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información