es | eu | en
hasiera  |  2017ko albisteak  |  Punto de Vista Zinema Dokumentaleko Jaialdia, berriro ere urterokoa izango da 2015ean, Baluarte Fundazioarekin batera antolatua
FILMEN BILATZAILEAIr a Buscador de Películas
Punto de Vista Bilduma
ALBISTEAK
2014.10.29
Punto de Vista Zinema Dokumentaleko Jaialdia, berriro ere urterokoa izango da 2015ean, Baluarte Fundazioarekin batera antolatua
Punto de Vista Zinema Dokumentaleko Jaialdia, berriro ere urterokoa izango da 2015ean, Baluarte Fundazioarekin batera antolatua

Punto de Vista Nafarroako Zinema Dokumentalaren Nazioarteko Jaialdiak 2015ean urteroko aldizkakotasuna izango du. Nafarroako Gobernuak Punto de Vista bezalako zinema-jaialdi ezaugarriak dituen gertaera batentzako urtero ospatzearen dinamika egokia dela deritzo. Hori horrela izan dadin, Nafarroako Gobernuak aurrekontu-ahalegin bat egiteko eta gertaera hori Baluarte Fundazioarekin lankidetzan antolatzeko apustua egin du. Horrela, 2015ean, jaialdiaren ekoizpena Baluarte Fundazioarekin batera gauzatuko da eta zuzendaritza Nafarroako Gobernuko Kultura Departamentuaren esku egongo da. 

Punto de Vista Jaialdia zazpi urtetan zehar, 2005etik 2011ra bitartean, etenik gabe ospatu ondoren, urte horren amaieran, Punto de Vista Jaialdiari bi urtez behingo jarraipena ematea erabaki zen. Horrela, aurrerantzean, jaialdia bi urtez behin egingo zen. 24 hilabetez jarraian mapatik ez desagertzeko, jaialdiko antolakuntzak txandakako urteetan (2012 eta 2014) mintegiak egitea erabaki zuen.

Punto de Vista Nafarroako Zinema Dokumentalaren Nazioarteko Jaialdiaren IX. Edizioa 2015eko otsailaren 10etik 15era ospatuko da Baluarte Nafarroako Biltzar Jauregi eta Auditorioan. Oskar Alegria (Emak Bakia Etxea filmaren zuzendaria) zinemagilearen zuzendaritza artistikopean egingo den lehenengo edizioa izango da, zeinak, 2014an, Nazioarteko Bigarren Mintegiaren zuzendaritza bere gain hartu zuen. Josetxo Cerdán jaunaren lanari jarraituko dio Punto de Vista jaialdiaren aurrean bere azken etapa honetan. Jaialdiak zuzendaritza bikoitza edukiko du: bat exekutiboa eta, bestea, artistikoa; azken hori lau urtez behin berritzen da. 

itzuli

ANTOLATZAILEAK
Gobierno de Navarra NICDO
LAGUNTZAILEAK
Teatro Gayarre Fundación Museo Jorge Oteiza Civican Centro de Arte Contemporáneo de Huarte Acción Cultural Española Radio 3 Euskalerria Irratia Cultura Film Revista Filmada Revista Don Institut Français
Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información