es | eu | en
hasiera  |  2017ko albisteak  |  Jaialdiak boluntarioen deialdi bat abiatu du hurrengo ediziorako
FILMEN BILATZAILEAIr a Buscador de Películas
Punto de Vista Bilduma
ALBISTEAK
2014.11.18
Jaialdiak boluntarioen deialdi bat abiatu du hurrengo ediziorako
Jaialdiak boluntarioen deialdi bat abiatu du hurrengo ediziorako

Punto de Vista Nafarroako Zinema Dokumentalaren Nazioarteko Jaialdia boluntarioen bila dabil 9. ediziorako. Iruñean egingo da otsailaren 10tik 15a bitarte. Interesa duten pertsonek gure webguneko formularioa bete beharko dute urtarrilaren 15a baino lehen. 

Interesa duten pertsonek Aretoko laguntzaile moduan lagundu ahalko dute (proiekzioetan dauden ikusleei informazioa ematen, eserlekuak erreserbatzen, Publikoaren Sarirako bozketak kontrolatzen, aretoetara sartzeko eta irteteko sarbideak kontrolatzen, eserlekuetan kokatzen…) Prentsa eta komunikazioko arloan (prentsaurrekoetan eta elkarrizketetan hedabideei laguntzen, informazio-tauletan zabalkunderako materialak sortzen eta jartzen), gonbidatuei arreta ematen (jaialdiko gonbidatuei laguntza eta informazioa ematen) edo publikoari eta akreditatuei arreta ematen (akreditatutako pertsonentzako dokumentazioa banatzen, publikoari informazioa ematen).

Boluntario izateko 18 urte baino gehiago izan behar dira eta, zenbait kasutan, honako hizkuntz hauetakoren baten ezagutza zabala izatea: euskara, ingelesa, frantsesa edo alemana, bai eta boluntario izateak dakartzan konpromisoa eta betebeharrak onartzea ere eta jaialdiaren lan-txandetako bat egitea (4 ordutakoa).

itzuli

ANTOLATZAILEAK
Gobierno de Navarra NICDO
LAGUNTZAILEAK
Teatro Gayarre Fundación Museo Jorge Oteiza Civican Centro de Arte Contemporáneo de Huarte Acción Cultural Española Radio 3 Euskalerria Irratia Cultura Film Revista Filmada Revista Don Institut Français
Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información