es | eu | en
hasiera  |  2017ko albisteak  |  Rudolf Thome jaunak inauguratuko du Punto de Vista Irla baten deskripzioa filmarekin
FILMEN BILATZAILEAIr a Buscador de Películas
Punto de Vista Bilduma
ALBISTEAK
2014.12.09
Rudolf Thome jaunak inauguratuko du Punto de Vista Irla baten deskripzioa filmarekin
Rudolf Thome jaunak inauguratuko du Punto de Vista <i>Irla baten deskripzioa filmarekin</i>
Rudolf Thome.

Rudolf Thome zuzendari alemaniarrak (Wallau, 1939) Punto de Vista Nazioarteko Zinema Dokumentalaren Jaialdia bisitatuko du eta, bertan, Espainian lehenengo aldiz, Irla baten deskribapena (1979) filma aurkeztuko du otsailaren 10ean egingo den inaugurazio-saioan, 20:00etan, Baluarte Nafarroako Biltzar Jauregi eta Auditorioan. Film hori Jaialdiak IRLEI eskainitako programa bereziaren baitan kokatzen da; hor, 17 film ikusi ahal izango dira Jean Epstein (Mor´Vran, 1930) eta Robert Flaherty-etik (Man of Aran, 1934) egungo proposamenetara bitarteko ibilbidean, horien artean, Jan Ijäs (Two Islands, 2013) eta Lonnie van Brummelen eta Siebren de Haan bikotearen (Episode of the Sea, 2014) azken filmak.

Liburu-saltzaile baten semea, Rudolf Thome Jean-Luc Godard-en eta Munich-eko Talde Berria (Neue Münchner Gruppe) gisa ezagutzen den tradizio estatubatuarraren eragina jaso duten zinemagile alemaniarren korronte baten baitan legokeen zuzendaria, gidoigilea eta ekoizlea da, beste hainbat errealizadoreekin batera, horien artean, Max Zihlmann, Klaus Lemke edo Eckhart Schmidt. Alemanean eta historian matrikulatu ondoren, 1962an, kritika zinematografikoan hasten da. 1964 eta 1968 bitartean, bere zinemagile-ibilbideari ekiten dio fikziozko film laburrak filmatuz Detektive, Rote Sonne, Supergirl –DC Comics-en egokitzapen librea– eta Fremde Stadt filmei ekin aurretik. 1973an, garai hartan bere emaztea zen Karin Thome errealizadorearekin Mendebaldeko Berlinera joaten da eta zuzendari-lana eta Tagesspiegel eta Hobo komunikabideentzako zinema-kritikari lana bateratzen ditu eta, baita, Berlinale-n ere. Gerora, eduki autobiografikoko beste bi film filmatzen ditu: Made in Germany and USA eta Tagebuch. 1977an, bere produkzio-etxea, Moana-film, eratu zuen. Eta 1993an, berriz, bere enpresa banatzailea, Prometheus. 1977 eta 1979 bitartean, Vanuatu-ko uhartedian Irla baten deskribapena filma filmatu zuen. Laurogeiko hamarkadan, gai tradizionalagoak jorratzen ditu fikziotik, hots: Berlin Chamissoplatz, System ohne schatten eta Tarot. Eta hamarkadaren amaieran, nazioarteko kritikaren saria eskuratzen du Montrealeko Zinema Jaialdian Der Philosoph filmagatik. Mende aldaketarekin, erritmo frenetikoari eusten dio kamera atzean eta hamar bat film filmatzen ditu.

Irla baten deskribapena, Rudolf Thome-k zuzendua Cynthia Beatt-ekin batera, kultuko filma dugu, Rudolf Thome berak azaltzen duen gisan “Espainiatik hurbilen Azoreak irletan proiektatu da”. Izaera etnografiko nabarmenarekin, aurretiaz finkatu gabeko planik gabe filmatua eta dokumentalaren eta fikzioaren hertzetatik nabigatzen duen gidoiarekin, filmak bost alemaniarrek osaturiko talde baten istorioa kontatzen du. Pazifiko Hegoaldean dagoen Parapara izeneko urruneko irlara iristen dira urruneko irla horretako bizilagunen bizimoduari buruzko argitalpen bat prestatzeko asmoarekin. Horrela, zereginak banatuko dituzte: batek hizkuntza ikasiko du, besteak, fauna, besteak, tradizioak, instituzioak eta ahaidetasun-harremanak; beste batek landareak eta, besteak, abestiak eta istorioak. Alabaina, mendebaldeko objektibotasun zientifiko itsuak bertakoen balioekin eta ohiturekin aurrez aurre talka egiten du. Horrela, hasieratik, tribuko buruak etengabe galderak egiten ditu eta harrituta agertzen da “atzerritarrak ez direlako beren lurra lapurtzera etorri.” Bestalde, espedizio-buruak filmaketa aurrera doan heinean, gero eta argiago du: “Irlan zenbat eta denbora gehiago iraun orduan eta gutxiago ezagutzen dugu.
 

itzuli

ANTOLATZAILEAK
Gobierno de Navarra NICDO
LAGUNTZAILEAK
Teatro Gayarre Fundación Museo Jorge Oteiza Civican Centro de Arte Contemporáneo de Huarte Acción Cultural Española Radio 3 Euskalerria Irratia Cultura Film Revista Filmada Revista Don Institut Français
Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información