es | eu | en
hasiera  |  2018ko albisteak  |  Hasi da Punto de Vista jaialdiko 9. ediziorako akreditazioak eskatzeko epea; jaialdia otsailaren 10ean hasi eta 15ean amaituko da.
FILMEN BILATZAILEAIr a Buscador de Películas
Punto de Vista Bilduma
ALBISTEAK
2014.12.15
Hasi da Punto de Vista jaialdiko 9. ediziorako akreditazioak eskatzeko epea; jaialdia otsailaren 10ean hasi eta 15ean amaituko da.
Hasi da Punto de Vista jaialdiko 9. ediziorako akreditazioak eskatzeko epea; jaialdia otsailaren 10ean hasi eta 15ean amaituko da.
Izena emateko, 20€ ordaindu behar dira.
Gaur, abenduak 15, hasi da Nafarroako Punto de Vista Zinema Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdiaren hurrengo ediziorako akreditazioak eskatzen epea.

Gaur, abenduak 15, hasi da Nafarroako Punto de Vista Zinema Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdiaren hurrengo ediziorako akreditazioak eskatzen epea. Eskariak egiteko epea urtarrilaren 30ean amaituko da. Epea amaitu ondoren, akreditazioaren prezioa %50 igoko da. Akreditazioak nahi dituzten profesional eta kazetariek jaialdiko web-orrian eska ditzakete.

Akreditazio profesionala zinemako eta ikus-entzunezko sormenaren esparruko profesionalentzat da soilik (produkzio-etxeak eta banatzaileak, errealizadoreak eta programatzaileak); baita ere, hirugarren zikloko ikasleentzat (ikus-entzunezko ikasketa espezifikoak). Izena emateko, 20€ ordaindu behar dira.

Prentsa-akreditazioa, berriz, komunikabideetako ordezkarientzat da (prentsa idatzia, prentsa elektronikoa, prentsa-agentziak, telebista eta irratia).

Bi akreditazioen bidez, lehentasuna izango da Atal Ofizialeko goizeko emanaldietara, prentsaurrekoetara eta aurkezpenetara sartzeko. Akreditatuek beste ziklo batzuetako emanaldietara sartu ahal izango dute kopuruaren arabera.

Akreditazio-kopurua mugatua denez, Jaialdiak erabakiko du horiek nola banatu. Eskaera bidali arren, baliteke akreditaziorik ez lortzea.

itzuli

BULTZATZAILEAK
Gobierno de Navarra Cultura Navarra
ANTOLATZAILEA
NICDO
LAGUNTZAILEAK
Iruñeko Udala Huarte Arte Garaikideko Zentroa Teatro Gayarre
Caja Navarra Fundazioa Iruñeko Planetarioa Nafarroako Filmoteka Acción Cultural Española



Audio-lab Drac Màgic Artium
Dferia Iberescena Azala Espacio



Radio 3
Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información