es | eu | en
hasiera  |  2017ko albisteak  |  17 film dokumentalek lehiatuko dute Punto de Vista jaialdian, Erdialdea izena hartuko duen Atal Ofizialean
FILMEN BILATZAILEAIr a Buscador de Películas
Punto de Vista Bilduma
ALBISTEAK
2014.12.22
17 film dokumentalek lehiatuko dute Punto de Vista jaialdian, Erdialdea izena hartuko duen Atal Ofizialean
17 film dokumentalek lehiatuko dute Punto de Vista jaialdian, Erdialdea izena hartuko duen Atal Ofizialean

Hamalau herrialdetako bederatzi film luzek eta zortzi film laburrek parte hartuko dute Nafarroako Zinema Dokumentaleko Punto de Vista Nazioarteko Jaialdiaren bederatzigarren edizioko Atal Ofizialean.

Orain arte jaialdiko proposamen berritzaile eta muturrekoenak biltzen zituen Erdialdea atala Atal Ofizialean sartu dugu. Gauzak horrela, jaialdiko lehia-atal ofizialak Erdialdea izena hartuko du.

Hautaketa Batzordeak, 1.237 pelikula ikusi ondoren, honako hauek aukeratu ditu jaialdiko Erdialdea lehia-atal ofizialerako:


FILM LUZEAK


Before We Go. Jorge León (Belgikan).
El hombre congelado. Carolina Campo (Uruguay).
Traces. Diego Gutierrez, Danniel Danniel (Mexikon)
Le complexe de la salamandre. Stephane Manchematin y Serge Steyer (Frantzian).
Lettres du Voyant. Louis Henderson (Frantzian).
Letters to Max. Eric Baudelaire (Frantzian).
Mambo Cool. Chris Gude (Colombia).
Our Terrible Country. Mohammad Ali Atassi (Sirian).
South To North. Antoine Boutet (Frantzian).


FILM LABURRAK


Blessed Be This Place. Carl Olsson (Danimarka).
Echo Chamber. Guillermo Moncayo (Colombia).
OUT. Joan Antúnez (Espainiako).
Rainbow’s Gravity. Kerstin Schroedinger y Mareike Bernien (Alemanian).
Solo te puedo mostrar el color. Fernando Vilchez (Peru).
Super Unit. Teresa Czepiec (Polonian).
The Blazing World. Jessica Bardsley (USA).
Working To Beat The Devil. Chu-Li Sewring y Adam Gutch (UK).

Hona hemen Hautaketa Batzordeko kideak: Oskar Alegria (jaialdiko zuzendari artistikoa), Koldo Almandoz (zinemagilea eta kazetaria), Ozge Calafato (programatzailea eta idazlea), Alexei Dmitriev (zinemagilea eta programatzailea) eta Guillermo G. Peydro (zinemagilea, irakaslea eta programatzailea).

Ofizialeko Epaimahaiak sari ofizial hauek emango du:

-    “Punto de Vista” sari nagusia, film onenarentzat: 10.000 euro. Epaimahaiak jaialdiko sail ofizialeko lanik onenari emango dio saria, lanaren iraupena eta nazionalitatea gorabehera.
-    Zuzendari onenaren Jean Vigo Saria, 5.000 eurokoa. Sariak Jean Vigori egiten dio ohore, eta Atal Ofizialean haren lanen balio etiko eta formalak egokien irudikatzen dituen filmaren zuzendariari emango zaio.
-    Film laburrik hoberenarentzako saria: 3.000 euro. Saria 35 minutuko iraupena edo laburragoa duen filmik onenari emango zaio.
-    Aipamen bereziak: epaimahaiak bi aipamen berezi eman ditzake (ez dute sari ekonomikorik).

Sari berezi hauek ere emango dira: 

-    Ikusleen sari berezia, film onenarentzat: 1.500 euro.
-    Pelikula onenaren Gazteen Saria, 1.500 eurokoa.
-    Rencontres Cinématografiques de Cerbère-Portbou Saria, 300 eurokoa.

itzuli

ANTOLATZAILEAK
Gobierno de Navarra NICDO
LAGUNTZAILEAK
Teatro Gayarre Fundación Museo Jorge Oteiza Civican Centro de Arte Contemporáneo de Huarte Acción Cultural Española Radio 3 Euskalerria Irratia Cultura Film Revista Filmada Revista Don Institut Français
Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información