es | eu | en
hasiera  |  2017ko albisteak  |  David Arratibel, Jorge Tur y Jara Yáñez formarán el Comité de Selección del proyecto X Films 2015
FILMEN BILATZAILEAIr a Buscador de Películas
Punto de Vista Bilduma
ALBISTEAK
2015.01.13
David Arratibel, Jorge Tur y Jara Yáñez formarán el Comité de Selección del proyecto X Films 2015
David  Arratibel, Jorge Tur y Jara Yáñez formarán el Comité de Selección del proyecto X Films 2015
Aitor Gametxoren 'El otro mapa de Abauntz'.

Punto de Vista-k bederatzigarren edizio honetan X Films proiektuaren bosgarren deialdia egingo du. Ekimena horren bitartez, hiru errealizadore gaztek aurkeztutako proposamenen artean aukeratuko den ikus-entzunezko lan bat ekoiztea bultzatzen da. Aurten proiektu horiek baloratzeaz arduratuko den batzordea Jorge Tur zinemagileak, Jara Yáñez erredaktoreak eta David Arratibel erredaktore nafarrak osatuko dute. Hiru zinemagile parte-hartzaileen (Iván Torres, Xiana Gómez eta Stefan Ivancic) defentsaz gain, jaialdiak Aitor Gametxoren El otro mapa de Abauntz obraren estreinaldia ere hartuko du, 2014an irabazle hautatu zen proiektua.

Jem CohenDavid Arratibel publizista eta zinema-errealizadorea da. Arteen eta Ofizioen Eskolan diplomatu zen eta enpresa desberdinentzako sormen-zuzendari eta zuzendari estrategiko gisa dihardu lanean. 2008tik gaur egunera bitartean, eguneroko itxuran proiektu dokumental bat garatzen ari da, Inventaryo izenburuarekin filmatua. 2009an, bere aitonaren heriotzari buruzko proiektu dokumental bat lantzen du, Un sombrero y un chip deitua. Bi lanak argitaratu gabe daude. 2013an, Oírse filma egiten du, nazio- eta nazioarte-mailako hainbat jaialditan hautatua izan zena eta, besteak beste, Film Ertain Onenaren saria eskuratu zuena Alcances 2013-n. Gaur egun, Converso: conversaciones con mi familia izeneko dokumental-musikalean dihardu lanean, elizako organo, familia eta fedeari buruzkoa.

 

Jem CohenJorge Tur zinemagilea eta Bartzelonako Universitat Autònoma Unibertsitateko Sormen Dokumentalaren Teoriako eta Praktikako Masterreko koordinatzailea da. Dime quién era Sanchicorrota izeneko bere filma Punto de Vista jaialdiko 2012ko X Films deialdiaren proiektu irabazlea izan zen. Beste lan batzuk ere egin ditu, horien artean, De función; Castillo; Si yo fuera tú, me gustarían los Cicatriz; Diario ruso eta Ja arriba el temps de remenar les cireres. Denbora asko ez dela, proiektuaren Idazkera modalitateari Garapen Zinematografikorako Funtsaren (Proimágenes Colombia) diru-laguntzak ematen dizkion batzordeko kide izan da. Bere hurrengo filma, oraindik muntaketa-fasean dagoena, Si la toma está bien, ¿para qué hacemos otra? deituko da.

 

Jem CohenJara Yáñez Artearen Historian lizentziatu zen Madrilgo Unibertsitate Autonomoan. Ondoren, bertan, Zinemaren Historian doktoretza egin zuen. Egun, Caimán Cuadernos de Cine aldizkariko erredaktorea da eta beste zenbait argitalpenekin lankidetzan dihardu, horien artean, Secuencias, L’Atalante eta Rinconete, Cervantes Institutukoa. 2012ra arte Documenta Madrid Jaialdiko Aholkularitza-Batzordeko kide izan da eta, 2011az geroztik, Alcalá de Henareseko Zinema Jaialdiko Hautaketa-Batzordeko kide da. La aritmética de la creación. Entrevistas con productores del cine español contemporáneo liburuaren egilea da (Luis L. Carrasco-ren kolaborazioarekin, Alcine, 2009) eta La medida de los tiempos. El cortometraje español en la década de 2000 (Alcine, 2010) liburukiaren argitaratzailea. Horretaz gain, Cine español para el nuevo siglo. La mirada contemporánea (Tesalónica, 2007) liburua ere koordinatu du. 2014an, haurrentzako Sin que tú lo sepas. Aprender en cualquier momento, en cualquier lugar zinema-zikloa ere antolatu zuen Sofia Erregina Museoarentzako eta kritika zinematografikoari buruzko ikastaroetako irakasle-lanetan ere aritzen da.

itzuli

ANTOLATZAILEAK
Gobierno de Navarra NICDO
LAGUNTZAILEAK
Teatro Gayarre Fundación Museo Jorge Oteiza Civican Centro de Arte Contemporáneo de Huarte Acción Cultural Española Radio 3 Euskalerria Irratia Cultura Film Revista Filmada Revista Don Institut Français
Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información